XSLaren edukia

Idatzizko Komunikazio Zientifiko-teknikoa Euskaraz28278

Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Automobilgintzaren Ingeniaritzako Gradua - DUALA
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
28278

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1522.5
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

'Idatzizko komunikazio zientifiko-teknikoa euskaraz' ikasgaia graduaren 3. eta 4. mailan eskaintzen da, lehen lauhilekoan, eta 'Ahozko komunikazio zientifiko-teknikoa euskaraz' irakasgaiaren oinarria da nolabait, zeina bigarren lauhilekoan eskaintzen den. Hautazko irakasgaiak dira biak.



Graduaren azken mailetako irakasgaia izaki, eta hizkuntzari buruzkoa, baliagarria eta lagungarria izango da ikaslearentzat Gradu Amaierako Lana zuzen eta egoki idatzi eta aurkezteko; baita aurrean duen lan-bizitzarako ere. Arlo teknikoetako ikasleak ezinbestekoa izango du hizkuntza, hala idatzizkoa nola ahozkoa, lan-munduan nahiz ikerketan. Gradua amaitu ondorengo ibilbidean, eguneroko jarduna izango du txostenak idaztea, proiektuak proposatu, garatu eta aurkeztea, lankide

eta bezeroekin harremanak izatea, etab. Horretarako, beharrezkoa da hizkuntza egoki erabiltzea eta arloko hizkera menderatzea.



Irakasgai honen helburua da ingeniari eta zientzialari euskaldunek euskararen erregistro formalen eta espezializatuen garapenean eta finkapenean duten erantzukizunaz ohartzea. Izan ere, funtsezkoa da aditu euskaldunek kontzientzia hartzea euskal gizartean euskararen ezagutzak eta erabilerak alorrez alorreko jardunaren kalitatean duten eraginaz. Erantzukizun horrekin estuki lotuta dago euskara zainduaren irizpideak eta erregistro espezializatuen bereizgarriak egokiro menderatzea eta erabiltzea ahoz zein idatziz. Irakasgai honetan, komunikazio zientifiko-teknikoan oinarrizkoak diren gaitasun linguistiko-komunikatiboak lantzen dira, espezializazio maila desberdinetako ahozko eta idatzizko testu-genero prototipikoak baliatuz: ikerketakoak, dibulgaziokoak, testu didaktikoak, lexikografikoak, ahozko aurkezpen akademikoak e.a.



Nolanahi ere, irakasgai honetan berariaz sakontzen da idatzizko testuetan, eta testu horien bereizgarriak diren terminologia eta adierazpideetan. Gradu amaierako lana prestatzeari begira ere, oso baliagarria da irakasgaia, txosten zientifikoak idazteko behar diren trebetasunak berariaz lantzen baitira. Azken batean, irakasgaiak aukera ematen du nork bere hizkuntza-ezagutzak eta komunikazio-gaitasunak testuinguruko eskakizunen arabera zabaltzeko edo egokitzeko, arloko adituek eskura dituzten tresnak eta baliabideak modu autonomo eta kritikoan erabiliz.



IKZTEn, beraz, euskararen erabilera orokor estandarra eta estilo zaindua lantzen dira eta matrikulatzeko euskararen gaitasun-agiririk eskatzen ez bada ere, maila minimo bat izan behar da: euskaraz ulertu eta hitz egiteko gai izan behar da, eta hizkuntzari berari dagozkion arau gramatikalak menderatu behar dira. Esan daiteke EGA bidean aritzeko gaitasuna izan behar dela.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

IKASKUNTZA-HELBURUAK:



1. Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, eta norberaren komunikazio-rola berraztertzea testuinguru horretan.



2. Informazio zientifikoa bilatzea, ulertzea, sintetizatzea eta kritikoki aztertzea.



3. Ikerkuntzarekin, aholkularitza teknikoarekin, irakaskuntzarekin eta lan-munduarekin lotutako arazoei aurre egiteko bideak adostea, aurkeztea eta argudiatzea, elkarlana baliatuta.



4. Kontsulta-tresnak erabiltzea (bereziki Interneten eskuragarri daudenak), askotariko komunikazio-egoeretan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko.



5. Unibertsitate- eta lanbide-esparruetako dokumentuak egokiro sortzea (curriculumak, inprimakiak, protokoloak, eskabideak...).



6. Ingeniaritza arloko gaiak komunikatzea, komunikazio-testuinguruaren eskakizunak aintzat hartuta: txostenak, artikulu zientifikoak, dibulgazio-testuak, testu lexikografikoak.





IRAKASGAIAREKIN LOTUTA DAUDEN GRADUKO GAITASUNAK:



(CB3) Ikasleek norberaren arloan datu garrantzitsuak biltzeko eta ulertzeko gaitasuna izatea, gai esanguratsu sozial, zientifiko eta etikoen gainean hausnartu eta iritzi bat emateko.



(CB4) Ikasleek informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak igortzeko gaitasuna izatea, entzule adituei nahiz ez-adituei.



(CT10) Taldeka modu eraginkorrean lan egitea, gaitasunak eta jakintzak uztartuz, diziplina eta hizkuntza askotako ingurune batean erabakiak hartzeko.



(FBFB7) Taldeka modu autonomo eta eraginkorrean lan egiteko gai izatea, komunikazio-gaitasun eta -estrategia oinarrizkoak erabiliz, automobilgintza-ingeniaritzaren arloko berrikuntzekin batera. Automobilgintzan nahitaezkoak diren trebetasun pertsonalak, instrumentalak eta sistematikoak garatzeko gai izatea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. MODULUA. Komunikazioaren oinarriak: testuen kalitatea



EDUKI TEORIKOAK:



-Testua komunikazio-unitate linguistikoa: testuinguratzea, egituratzea eta testuratzea.

-Testuen berrikuspena: egokitasuna eta zuzentasuna.

-Komunikazio espezializatuaren bereizgarriak.

-Ahozko eta idatzizko testuak.

-Testu-sorkuntzarako eta berrikuspenerako kontsulta-baliabideak.



EDUKI PRAKTIKOAK:



-Kontsulta-baliabideen (hiztegien, terminologia-datubaseen, corpusen eta kontsulta-guneen) erabileran trebatzea.

-Komunikazioaren, testu-ekoizpenaren eta berrikuspenaren oinarriak lantzea, komunitate akademikoaren kideekin komunikatzeko testu-generoen bidez: eskabidea, mezu elektronikoa, akta, aurkezpen-gutuna, curriculuma…



2. MODULUA. Terminologia eta fraseologia zientifiko-teknikoak



EDUKI TEORIKOAK:



-Testu espezializatuak, terminologia eta fraseologia.

-Hizkuntza gutxituen biziberritzea eta terminologia.

-Termino-sorkuntza: hiztegi-sorkuntzarako bideak.

-Terminologia-aldakortasuna garatutako hizkuntzetan eta normalizazio bidean dauden hizkuntzetan.

-Zenbait okerbide euskarazko terminoen sorkuntzan.

-Kontsulta-baliabideak: hiztegi eta terminologia-datubaseak vs corpusak.

-Erregistro espezializatuen zenbait bereizgarri: hitz elkartuen osaera eta idazkera, erreferentziazko adjektiboen erabilera, baliabide sinbolikoak diskurtsoan txertatzeko estrategiak eta izen-sintagma konplexuak.



EDUKI PRAKTIKOAK:



Goi-mailako tituludunek jakintza espezializatua euskaraz errepresentatzeko baliabideak (terminologia eta adierazpideak) ezagutzeko, finkatzeko eta sortzeko orduan duten erantzukizuna lantzen da, kontsulta-baliabideen azterketa kritikoaren bidez, termino-zerrenda elebidunak/eleaniztunak lantzearen bidez, eta testu entziklopedikoen eta akademikoen ekoizpenaren bidez.



3. MODULUA. Testu zientifiko-teknikoak: testu prototipikoen bereizgarri linguistikoak



EDUKI TEORIKOAK:



-Parametro pragmatikoak eta testu zientifiko-teknikoak.

-Testu didaktikoak eta testu entziklopedikoak.

-Ikerketa-testuak eta dibulgazio-testuak.

-Testu espezializatuetan maiz erabiltzen diren zenbait diskurtso-eragiketa, diskurtso-errutinak eta aditzen hautapena.



EDUKI PRAKTIKOAK:



Informazio espezializatuaren kudeaketa eta espezializazio-maila desberdinetako testuen ekoizpena lantzen dira: laburpena, testu zientifikoa, berrikuspen bibliografikoa. Horiekin batera, terminologiaren komunikazio-funtzioa lantzen da.

MetodologiaToggle Navigation

Hainbat eratako metodologia baliatuko da gaitasunak garatzeko eta irakaskuntza-emaitzak lortzeko. Batzuetan gidatua izango da, oinarrizko irizpide nagusiak emanez nahiz zalantzak argitzen saiatuz eskola magistraletan. Beste batzuetan, berriz, autonomoa; ikasleek eurek egin beharko dute lan, arazoez jabetzeko eta irtenbideak bilatzeko. Horretarako, era askotako lanak egingo ditu ikasleak: ariketak, irakurketa, testuak sortzea, aurkezpenak, testak...



Horietako batzuk binaka nahiz taldean egingo dituzte ikasleek, hainbat arazori eman beharreko irtenbidea eztabaidatzeko; beste batzuk, berriz, banaka, norberaren gaitasunak landu eta emaitzak ebaluatzeko.



Lan batzuk irakasleari aurkeztu beharko dizkio ikasleak, hark ebalua ditzan. Beste batzuetan, ordea, eskolan bertan egingo du jarraipena irakasleak, eta egindako lana kontuan hartuko du ebaluaziorako.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioa jarraitua izango da. Ebaluazio jarraituak eskatzen du saio guztietara bertaratzea eta zeregin guztiak garaiz entregatzea. UPV/EHUko Ebaluaziorako 8.3 artikuluaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.



Horretaz gain, UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, deialdiari uko egiten dioten ikasleek "aurkezteke" kalifikazioa jasoko dute. Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen

irakasleari.



Ebaluazio jarraiturako tresnak hauek izango dira:



-Gelako ariketak eta testak % 50

-Proiektuak % 50



Ebaluazio ez-jarraitua egiten dutenentzat, azterketa bidez ebaluatuko da emaitza. Azterketa horretan ondokoak hartuko dira aintzat:



-Irakasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 50.

-Zehaztutako gai bati buruzko idazlana: % 50



IKASGAIA GAINDITZEKO, ATAL GUZTIAK GAINDITZEA EZINBESTEKOA IZANGO DA.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azterketa:



-Irakasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 50.

-Zehaztutako gai bati buruzko idazlana: % 50



IKASGAIA GAINDITZEKO, ATAL GUZTIAK GAINDITZEA EZINBESTEKOA IZANGO DA.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasturteko edukiak (programa, ebaluabidea, apunteak, ariketak, entregatu beharreko zereginak, artikuluak, helbideak, eta abar) eGELA plataforma birtualean zintzilikatuta egongo dira, bertatik jaitsi eta eskura izateko. Bestelako jakingarriak (hala nola, tutoretza-orduen aldaketak, eskolan aipatu gabe geratu direnak, eta abar) foroaren bitartez jakinaraziko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

EZEIZA, J; ALDEZABAL, I., ELORDUI, A., ZABALA, I., UGARTEBURU, I., ELOSEGI, K. (2010). PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko argitalpena: http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua



ETXEBARRIA, J.R. (2011). Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak. EIMAren estilo-liburua. http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/Zientzia_22_06.pdf



ETXEBARRIA, J.R. (2014). Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo. EHU eta UEU.



EUSKALTZAINDIA (2018). Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE).

https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161

Gehiago sakontzeko bibliografia

ALBERDI, X. (koord., arg.) (2014). Birformulazioa eta birformulatzaileak euskaraz. UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua.

BALLANO, I. eta MUÑOZ, I. (koord.) (2014). Escribir en el contexto académico. Deusto Digital.

BONDI, M. eta LORÉS, R. (arg.) (2014). Abstracts in Academic Discourse. Peter Lang.

CABRÉ, M.T. (1993). La terminología. Teoría, metodología, aplicaciones. Antártida.

EUSKALTZAINDIA (1986). Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak.

EUSKALTZAINDIA (1992). Hitz elkartuen osaera eta idazkera.

FIGUERAS, C. (2001). Pragmática de la puntuación. Octaedro-EUB.

GOTTI, M. (arg.) (2012). Academic Identity Traits. Peter Lang.

GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (1998). La ciencia empieza en la palabra. Análisis e historia del lenguaje científico. Gredos.

HÉLOT, Ch., FRIJNS, C., VAN GORP, K. (arg.) (2018). Language awareness in multilingual classrooms in Europe. From theory to practice. Gruyter.

ODRIOZOLA, J.C. (koord.) (1999). Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan. EHUko Argitalpen Zerbitzua.

UZEI (1982). Maileguzko hitzak: ebakera eta idazkera.

VÁZQUEZ, G. (koord.) (2001). Guía didáctica del discurso académico escrito. ¿Cómo se escribe una monografía? Edinumen.

ZABALA, I. (1995). “Aditzen hautapena euskara teknikoan”. Ekaia 3: 123-134.

ZABALA, I. (koord.) (1996). Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa. EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ZABALA, I. (1997). “Argumentu-harremanak eta eremu-harremanak: izenondo erreferentzialen euskal ordainen bila”. Nazioarteko Terminologia Biltzarra. UZEI-IVAP.

ZABALA, I. (2000). “Hitz-hurrenkera euskara tekniko-zientifikoan”. Ekaia 12: 146-166.

ZABALA, I. (2000). “Euskararen zientzia eta teknikarako erabileraren hizkuntza berezitasunak”. Ekaia 13: 105-129.

Aldizkariak

Elhuyar (https://aldizkaria.elhuyar.eus/)

Ekaia (http://www.ehu.eus/ojs/index.php/ekaia)

Aldiri, Arkitektura eta abar (https://www.aldiri.eus/)

Web helbideak

http://www.euskaltzaindia.eus/

http://www.hiztegia.net/

http://hiztegiak.elhuyar.eus/

https://zthiztegia.elhuyar.eus/

http://www.euskara.euskadi.net

https://www.ehu.eus/eu/web/eins

https://www.ehu.eus/eu/web/euskara

http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/

http://31eskutik.com/

https://addi.ehu.es/locale-attribute=eu

http://www.ueu.eus/berriak/ikusi/tesiker__euskarazko_doktorego_tesiak_bilatu_eta_irakurtzeko_bilatzailea_martxan_da

https://zientziakaiera.eus/

http://blogsanidadanimal.com/eu/

http://teknopolis.elhuyar.eus/?lang=eu

https://ahotsak.eus/

TaldeakToggle Navigation

46 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala