Ingeniaritza Grafikoa Automobilgintzan28121
- Ikastegia
- Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
- Titulazioa
- Automobilgintzaren Ingeniaritzako Gradua - DUALA
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 1
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 28121
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
“ADIERAZPEN GRAFIKOA AUTOMOBILGINTZArako” irakasgaia era egokian landu ahal izateko, Batxillergoko edota Lanbide Hezkuntzako “Adierazpen Grafikoa” edo “Marrazketa Teknikoa” irakasgaiak landu izana gomendatzen da.
“ADIERAZPEN GRAFIKOA AUTOMOBILGINTZArako” irakasgaiaren edukiak zehazteko, besteak beste, kontuan izan dira Batxillergoko edota Lanbide Hezkuntzako “Marrazketa Teknikoa” irakasgaietan landutako gaitasunak.
Adierazpen Grafikoa ingeniaritza-arloan komunikatzeko bitartekoetako bat da. Ingeniaritza-atalak era grafikoan zehazteko lenguaia tekniko eta unibertsala dugu. Lerro, sinbolo eta ohar bidez mekanismoen funtzionamendua eta ingeniaritza-atalen formak, neurriak eta ezaugarriak zehazten dituen komunikazio-lenguaia.
Edukiak:
Industri Diseinuari sarrera
Irudigintza-erabilpenak automobil ingeniaritzako.
CAD aplikazioak automobilgintzarako.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Gaitasun – zehatzak:
GZ 1. Ezagutu eta zehatz aplikatu Industri Diseinuaren oinarriak eta metodoak automoziorako ingeniaritza mekanikoan.
GZ 2. Ezagutu eta aplikatu arauketa (ISO, UNE nagusiki) planogintzan eta automoziorako ingeniaritzan.
GZ 3. Diseinatu, irudikatu eta zehaztu era egokian mekanismoetako ingeniaritza-atal ez aurautuak eta arautu / komertzialak, kontuan izanik funtzioa, fabrikazioa, muntaketa, mantenimendua eta birziklaketa.
GZ 4. Ezagutu, aukeratu, aplikatu eta kudeatu era egokian CAD erabilera desberdinak. Eskaintzen diren kasu praktikoak era partekatuan ebatziz eta ebazpide teknikoak aurkeztuz eta arrazoituz.
Helburuak:
H1. Irudikatu, aztertu eta ulertu plano aratuak. Proiektuak garatu, txostenak idatzi eta aurkeztu ahoz. Industri Diseinua eta Makina diseinuen emaitza, ebazpen-jarduera eta ezagutzak era egokian azaldu, hiztegi zehatz, terminologia eta irudikapen egokiak erabiliz.
H2. Ideiak aztertu, aurkeztu, eztabaidatu eta ebazpideak erabaki talde-lanean automoziorako lan eta proiektuen inguruan.
H3. Diseinuak eta proiektuak garatu automozio-arloan.
H4. Legeak (RD), zehaztapenak eta arauak aplikatu automozio ingeniaritza arloan.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1.Industri Diseinuaren oinarriak eta metodoak, arauketa eta Irudigintza Ingeniaritzan
Industri Diseinuaren garapen eta erabilpen-arbloak. Industri Diseinua Ingeniaritzan. Industri Diseinua harremanetan fabrikazio- eta prozesu-ingeniaritzarekin, eta ekoizpen-kudeaketarekin.
2. Irudikapen – sistemak ingeniaritzan.
Sistema Metrikoak (Diedrikoa) eta Sistema perspektiboak (axonometrikoa)
3. Mekanismoak. Atal arautu eta atal ez-arautuen diseinu eta irudikapen-arautua.
Funtzioaren araberako forma eta neurri diseinua. Materialak.
Fabrikaziorako neurrien eta gainazal-egoeren zehaztasun-maila funtzioarekin bat zehaztu.
4. Mekanismoak. Atal arautu eta komertzialen azterketa eta aukeraketa.
Funtzioaren araberako (lotura estatiko, dinamiko, zurrun eta malguak) atal arautu eta komertzialen aukeraketa, zehaztapena eta irudikapen arautua.
5. Plano eta irudi teknikoak ingeniaritza mekanikoaren arloan: makinen diseinu eta eraikuntzarekin harremanetan.
Industri proiektuetan planogintza teknikoaren erabilpena eta mekanismoen irudikapena.
Irudikapen motak, formato-euskarriak eta trukaketa-formatoak.
6. Ordenagailuz Urgatzitako Diseinuaren (CAD) erabipenak industri eta automoziorako diseinuan.
3D CAD modelaketa (CSG egitura) eta CAD artxibo-motak.
Multzo mekanikoak. 3D modelaketaren kudeaketa, egituraketa eta kontrola.
CAD planogintza: formak, neurriak eta ezaugarri teknologikoen zehaztapena.
CAD diseinuaren elkarekintza, automatizazioa eta kudeaketa.
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgaiaren irakaskuntza- eta ikasketa – prozesua proiektu bidezko metodologian oinarritua izango da, bakarka zein taldeka. Aipatu metodologia oinarri izanik, ezinbestekoa da ikasle bakoitzaren eskola-saio aurreko ikaslana eta eskola-saioan bere parte-hartzea, guztia baloratua izango delarik.
Eskola-saioetan gai teorikoak zein praktikoak garatuko dira, era jarraian Ingeniaritza Grafikoan sakonduz.
Irakasgaia ondo garatu ahal izateko oso garrantzitsua da Bartxilergo eod Lanbide Hezkuntzan Adierazpen Grafikoa irakasgaia landu izana.
Eskola-saioak eta harrera-orduak
Lehen lauhilekoan 4 ordu astean zehar ( teoria ordu bat, eta ordenagailu-praktika 3 ordu).
Harrera-orduak: 6 ordu / astean, ikusgai eGela eta GAUR sistematan.
EBALUAZIOA
Ebaluazio jarraiak lehentasuna izango du, ikaslearen lanak, ikaslanak eta lortutako gaitasunak baloratuko direlarik: bakarka zein taldeka, aurrez-aurre zein eskola-saioz kanpo.
Ohiko deialdian irakasgaiaren atalen bat gainditu gabe utziz gero ikasleren batek, aukera izango du gainditu gabeko kasuan-kasuko atalak ez-ohiko deialdian gainditzeko, ikasturte beraren barruan.
1. Ikaslana: ARIKETA TEORIKO-PRAKTIKOAK (planoak esku-hutsez, CAD). Pisua: % 20
Helburua: Ingeniaritza-atalen forma, neurriak eta ezaugarri teknologikoak mugatu, beren perspektiba adierazgarriaz lagundurik. Guztia era ulergarri, argi eta neurriko zehaztasunarekin.
2. Ikaslana: PROIEKTUA TALDE-LANEAN. Pisua: % 50
Helburua: Ingeniaritza-mekanismo baten diseinua landu, diseinuaren oroitidazkia idatziz, eta garatutako lana aurrez-aurre aurkeztuz.
Ebaluazio irizpideak: a) Planoak zuzentzeko ezaugarri zerrendak, b) 3D modelaketa eta planoen ezaugarri zerrendak, c) guztia zehatz, argi eta garbi landurik, eta egoki eta ulergarri antolaturik.
Ebaluazioa: proiektuaren astez-asteko jarraipena, proiektuaren oroitidazkia, 3D modelaketa eta plano oso, zehatz, garbi eta ulergarriak (% 40) eta, borondatezko aurrez-aurreko aurkezpen defentsa (% 10). Oharra: Aurkezpen-defentsa egiten ez bada: proiektuaren oroitidazkiak % 50.
3. Ikaslana: AZTERKETA-FROGAK BAKARKA: ariketa teoriko-praktikoak eta CAD azterketa. Pisua: % 30
Helburua: Bakarka, irakasgaian zehar landutako ariketa teoriko-praktikoak garatu, azterketa-denboraren barruan. Guztia era ulergarri, argi eta neurriko zehaztasunarekin.
Horrela, ebaluazio jarraiaren bidez, ohiko edo ez-ohiko deialdian, irakasgaia gainditzeko adierazitako ikaslan bakoitza (Plano-bilduma, Proiektua eta bakarkako azterketa) era bereizian gainditu behar dira. Aldi berean, behin ikaslan bat gainditu ondoren, ikasturte horretarako, gainditurik geratzen da.
AMAIERAko nota (%100): goian aipatutako atalen bat gainditu gabe geratuz gero, AMAIERAko nota gainditu gabeko atalaren nota izango da.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
- Ahozko defentsa (%): 10
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 60
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
A aukera: EBALUAZIO – JARRAIA: Ohiko eta ez-ohiko deialdiak
Ebaluazio jarraiak lehentasuna izango du, ikaslearen lanak, ikaslanak eta lortutako gaitasunak baloratuko direlarik: bakarka zein taldeka, aurrez-aurre zein eskola-saioz kanpo.
Ohiko deialdian irakasgaiaren atalen bat gainditu gabe utziz gero ikasleren batek, aukera izango du gainditu gabeko kasuan-kasuko atalak ez-ohiko deialdian gainditzeko, ikasturte beraren barruan.
1. Ikaslana: ARIKETA TEORIKO-PRAKTIKOAK (planoak esku-hutsez, CAD). Pisua: % 20
Helburua: Ingeniaritza-atalen forma, neurriak eta ezaugarri teknologikoak mugatu, beren perspektiba adierazgarriaz lagundurik. Guztia era ulergarri, argi eta neurriko zehaztasunarekin.
2. Ikaslana: PROIEKTUA TALDE-LANEAN. Pisua: % 50
Helburua: Ingeniaritza-mekanismo baten diseinua landu, diseinuaren oroitidazkia idatziz, eta garatutako lana aurrez-aurre aurkeztuz.
Ebaluazio irizpideak: a) Planoak zuzentzeko ezaugarri zerrendak, b) 3D modelaketa eta planoen ezaugarri zerrendak, c) guztia zehatz, argi eta garbi landurik, eta egoki eta ulergarri antolaturik.
Ebaluazioa: proiektuaren astez-asteko jarraipena, proiektuaren oroitidazkia, 3D modelaketa eta plano oso, zehatz, garbi eta ulergarriak (% 40) eta, borondatezko aurrez-aurreko aurkezpen defentsa (% 10). Oharra: Aurkezpen-defentsa egiten ez bada: proiektuaren oroitidazkiak % 50.
3. Ikaslana: AZTERKETA-FROGAK BAKARKA: ariketa teoriko-praktikoak eta CAD azterketa. Pisua: % 30
Helburua: Bakarka, irakasgaian zehar landutako ariketa teoriko-praktikoak garatu, azterketa-denboraren barruan. Guztia era ulergarri, argi eta neurriko zehaztasunarekin.
Horrela, ebaluazio jarraiaren bidez, ohiko edo ez-ohiko deialdian, irakasgaia gainditzeko adierazitako ikaslan bakoitza (Plano-bilduma, Proiektua eta bakarkako azterketa) era bereizian gainditu behar dira. Aldi berean, behin ikaslan bat gainditu ondoren, ikasturte horretarako, gainditurik geratzen da.
AMAIERAko nota (%100): goian aipatutako atalen bat gainditu gabe geratuz gero, AMAIERAko nota gainditu gabeko atalaren nota izango da.
B aukera: EBALUAZIO EZ JARRAIA
a) Ebaluazio jarraiari uko egiteko: Ikasleak aukera du ebaluazio-jarraitik ateratzeko, eta “amaierako froga bakarra” (behar beste azpifroga edo ikaslanez osatua) eskatu. Horretarako, kasuan-kasuko irakasgaia-taldeko arduradunari idatzi formala helarazi behako dio, kasuan-kasuko ikasturtearen 9. astea baino lehen.
b) Ebaluazio jarraiari uko eginez gero:
Aipatu “amaierako azterketa frogak” bi atal nagusi izango ditu:
-. Azterketa teoriko praktikoa (% 60)
-. CAD azterketa (% 40)
Eta bata zein bestea, behar beste ariketaz osatua egongo da, gidan adierazitako eta ikasturtean zehar landutako ezagutza eta gaitasun guztiak neurtze aldera. Azterketa teoriko-praktikoak izango duen atal bat ebaluazio jarraia egin dutenen berdina, eta aurrekoari gehituta atal osagarri bat (eskola-saioetan azaldutakoaren adierazle) ebaluazio jarraitik atera diren ikasleentzako.
Ebaluazio irizpideak: a) Planoak zuzentzeko ezaugarri zerrendak, b) 3D modelaketa eta planoen ezaugarri zerrendak, c) guztia zehatz, argi eta garbi landurik, eta egoki eta ulergarri antolaturik.
Horrela, ebaluazio ez jarraiaren bidez gainditu ahal izateko, azterketa (Teoriko Praktikoa zein CAD azterketa) bakoitza era bereizian gainditu (>5 puntu) beharra dago.
Irakasgaiaren atalen bat (proiektua edo azterketa) gainditu ezean, gainditu gabeko atalaren nota izango da irakasgaiaren nota.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ebaluazio irizpideak ohiko deialdiarentzako adierazitako berdinak.
EBALUAZIO JARRAIAREN JARRAIPENA
Ebaluazio-jarraia jarraitu dutenentzako: aurrez atalen bat (proiektua edo azterketa) gainditua badute, soilik gainditugabeko atala landu edo aztertzeko aukera dute.
EBALUAZIO EZ JARRAIA
Ebaluazio ez jarraia osatzen duten AZTERKETAren bat (Teoriko Praktikoa edo CAD azterketa) gainditua badu ohiko deialdian, aipatu azterketa egin beharrik ez du.
Irakasgaiaren atalen bat (Ebaluazio jarraian: proiektua edo azterketa // Ebaluazio ez jarraian: azterketa Teoriko Praktikoa edo CAD azterketa) gainditu ezean, gainditu gabeko atalaren nota izango da irakasgaiaren nota.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Planogintzarako ohiko lanabesak: arkatzak (3H eta HB), rotulkiak, erregelak, ordenagailua, etab.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
eGela bidez eskura eskainitako dokumentazio teoriko – praktikoa.
FELEZ, Jesús; MARTINEZ M. Luisa. Ingeniería Gráfica y diseño. Ed. Síntesis. Madrid, 2008.
NX SIEMENS laguntza:
https://docs.plm.automation.siemens.com/tdoc/nx/12/nx_help/#uid:index
Gehiago sakontzeko bibliografia
INFORMAZIO – ITURRI OSAGARRIAK
CHEVALIER, A. Dibujo Técnico. Ed. Limusa. 1.997.
FRENCH, T., VIERCK, CH. "Dibujo de Ingeniería". Ed. McGraw Hill. México, 1977
Aldizkariak
3D CADCAM MAGAZINE
SIEMENS PLM Newsletter
Web helbideak
www.aenor.es
www.iso.org
NX SIEMENS laguntza:
https://docs.plm.automation.siemens.com/tdoc/nx/12/nx_help/#uid:index
http://revista.robotiker.com/revista/index.jsp
www.grabcad.com
TaldeakToggle Navigation
01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|
31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|