cupos_reserva_plazas

Gordetako plazen kupoak

534/2024 EDko VI. kapituluari jarraiki, unibertsitateak plaza guztiak banatu behar ditu talde orokorraren eta kopuru bat gorde behar zaien taldeen artean. Gordetzen diren plazetatik deialdi bakoitzearen bete barik geratzen direnak multzo orokorrera pasatuko. Hona hemen gorde behar diren kupoak:

  • 25 urtetik gorakoentzako proba eginez sartuko diren ikasleentzat: % 2

  • 45 urtetik gorakoentzako proba eginez sartuko diren ikasleentzat: % 1

  • Lan esperientzia egiaztatuz sartzeko bidea dutenentzat: % 1

  • % 33eko ezgaitasuna edo handiagoa duten ikasleak, baita desgaitasun-egoera pertsonalei lotutako hezkuntza-premia berezi iraunkorrak dituzten ikasleentzat ere, baldin eta aurreko eskolaldian baliabideak eta laguntzak behar izan badituzte hezkuntza-normalizazio osoa lortzeko: % 5

Horretarako, autonomia-erkidego bakoitzeko organo eskudunak emandako desgaitasun-mailaren kalifikazio- eta aitorpen-ziurtagiria aurkeztu beharko dute ikasle horiek, eta hezkuntza-normalizazio osorako baliabideak eta laguntzak jaso dituztela egiaztatu beharko dute.

  • Goi mailako eta errendimendu handiko kirolarientzat: % 3

Fisioterapia eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduetan %8a izango da.                                                                                                       

Kupo honetako pertsonek beren autonomia-erkidegoko organo eskudunak edo Kirol Kontseilu Gorenak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko dute beren izaera. Ziurtagiri horretan, goi-mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritako kirolari mota adierazi beharko da.

  • Unibertsitateko titulazioa edo baliokidea dutenentzat: % 2

Kupo bat baino gehiagoren bitartez sartzeko baldintzak dituzten ikasleek aukera horiek baliatu ahal izango dituzte batera.