XSLaren edukia

Egungo Musika25758

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Artearen Historiako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
25758

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Egungo musika" Artearen historiako graduko bigarren zizkloko irakasgaia da, Musika modulukoa. Bigarren mailako "Musika, Kultura eta Gizartea" derrigorrezko irakasgaiaren jarraipena da, gaur egun munduan dauden praktika musikalak aztergai izanik.

Irakasgai hau egiteko baldintza bakarra unibertsitate honetako derrigorrezko bigarren mailako irakasgai hori edo beste unibertsitateko antzeko irakasgai bat ematea da. Musikaren alde performatiboan eta bere erlazioa bereziki konplexua den giro soziokultural eta politiko garaikidearekiko jarrera irekia eskatzen da.

Artearen historiako gradu baten ingurugiroan espero izatekoa da "Egungo musika" egiten duen ikaslea neurri batean gaur egun ekintza musikaletan parte hartzen duten mota guztietako prozesuetaz eta gizarteak ematen dizkien esanahiez jabetzea. Ezagutza hauek eguneko giro artistikoa hobe ulertzeaz gain, oso baliogarriak izan daitezke kultur-kudeaketarekin zerikusia duten lanbideetan ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Tituluko gaitasunak:



G001: Gai izatea mendez mende izan diren prozesu artistikoak analizatzeko eta interpretatzeko, eta estilo-segida, artisten zeregina eta arteen teoria baloratzea.



G002: Gai izatea sailkatzeko eta era integralean aztertzeko (estiloa eta ikonografia) arkitektura, eskultura, pintura, zinema, musika eta beste arte-adierazpide batzuetako lanak, beren garai historiko eta artistikoan, arte- artediziplina bakoitzeko hizkuntza espezifikoekin. .



G003 Gai izatea diziplinaren alderdi praktikoak aukera profesional berrietan aplikatzeko; hala nola Kultura-hedapenean, Ondare historiko-artistikoaren kudeaketa, azterketa eta hedapenean, edota Museologian.



G004 Gai izatea prozesu historikoak artelanaren bidez aztertzeko, artelana gizarte- eta kultura-historiaren dokumentu garrantzitsutzat hartuz, beste lekukotasun dokumental eta material batzuekin batera.



G006 Gai izatea ahozko eta idatzizko adierazpena garatzeko, unibertsitate-gradura eta artearen historiaren diziplinari egokitua.





Moduluko gaitasunak: (11 modulua)



CM01: Gai izatea musika-lanak beren garai historiko eta artistikoan sailkatzeko, eta haien soinu- eta gizarte-ezaugarriak aztertzeko, zerikusia duen diziplina artistiko bakoitzaren hizkuntza espezifikoekin erlazionatuz.



CM02: Gai izatea diziplinaren alderdi praktikoak aukera profesional berrietan aplikatzeko; hala nola Kultura-hedapenean eta Ondare historiko-artistikoaren kudeaketa, azterketa eta hedapenean.



CM03: Gai izatea prozesu historikoak musika-lanaren bidez aztertzeko, lan hori gizarte- eta kultura-historiaren dokumentu garrantzitsutzat hartuz, beste lekukotasun dokumental eta material batzuekin batera.



CM04: Unibertsitate-gradura egokitutako ahozko eta idatzizko adierazpena eskuratzea.



Irakasgaiaren gaitasunak:



-Musika-gertaerak bere kultur arloko identifikatzea eta aztertzea (G001, G002, G004) (CM01, CM03)



-Dagozkion iturriak ezagutzea, egungo zuzeneko musikari arreta berezia jarriz (G004) (CM03)



-Gaur egun indarrean dauden musika-hizkuntzaren ezaugarri nagusiak ezaugarritu eta azaltzea, hiztegi espezifikoa zuzen erabiliz (G006) (CM04)



-Musika ekitaldia bere ekoizpen prozesuan kokatu (G003) (CM02)



-Musika-materialetara egokitutako ahozko eta idatzizko adierazpen-baliabideak erabiltzea (G006) (CM04)



Irakasgaiaren ikaskuntzaren emaitzak



-Bere ingurune kulturaleko musika-gertaerak identifikatzen eta aztertzen ditu, irizpide teknikoak erlatibizatuz baina bere ingurune sozialean kokatuz.



-Musika-adierazpenaren berezitasunak ezagutzen ditu, eta batez ere bere izaera performatiboa, historikotasuna eta interpretazioaren beharra.



-Kultura garaikidearen eta komunikazioaren inguruko teoria nagusi batzuk ezagutzen ditu



-Musika-hizkuntza teknikoa zuzen erabiltzen du ahozko eta idatzizko adierazpenean.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Musikak gaur egungo gizartean duen garrantzia. Musikaren funtzioak. Egungo musikaren sailkapena.

- Kultura eta komunikazio garaikideari buruzko zenbait teoria: revivala, folklorizazioa, glokalizazioa, postmodernitatea. Guy Debord. Nikolas Carr.

- Musika eruditua. Unean uneko eginkizun nagusiak, duten garrantzia eta irudimen soziala ezagutzeko eta eragiteko baliabideak deskribatu eta aztertzen dira.

- Musika tradizionala. Oinarritutako musika tradizionalaren gaur egungo zeregina deskribatu eta aztertzen da, eta bere imaginario soziala ezagutzeko eta eragiteko baliabideak.

- Musika popularra. Musika honen genero nagusiak eta haien irudimen soziala ulertzeko eta eragiteko baliabideak deskribatu eta aztertzen dira.

- Beste musikak eta hainbat kasu praktiko. Aurreko hiruko sailkapenarekin bat ez datorren jazza eta beste musika batzuen papera. Sailkapenaren zailtasuna azpimarratzen da musika-praktikak gero eta elkarlotuago dauden eta katalogazioari aurre egiten dioten mundu batean.

MetodologiaToggle Navigation

1.Saio teorikoak: Irakasleak irakasgaiaren edukin teoriko nagusiak adieraziko ditu. Ikasleak klasean duen parte-hartze aktiboa baloratuko da galdera, iradokizun eta abarren moduan.



2.Derrigorrezko saio praktikoak:

Ikasgelan saio praktiko presentzialak: Ikasleak, irakasleak lagunduta, irakasgaiaren edukiekin zerikusi duten jarduera batzuk egingo dituzte, hauen artean aukeraturik:

- Entzuketen eta ikus-entzunezko materialen iruzkinak: lehen gelan egingo dira eta gero banan-banan azalduko dira

- Iturrien edo testuen iruzkinak: Irakasleak irakasgaiarekin zerikusia duten iturri eta testuen irakurketa proposatuko du. Lana banan-banan gauzatuko da.

- Irakasleak proposatuko dituen beste ariketa batzuk egingo dira, musika-produkzioari buruzko ekintzak hain zuzen



Ikasgelatik kanpoko praktika presentzialak: Musika-produkzioa, musika-dokumentazioa, musika-zabalkundea edota musika edo musika-objektuak zaintzen dituzten lekuak bisitatuko dira.

- Zuzenean eginiko kontzertuak edo entseiuak proposatuko dira, baita musika-ondarea zaintzen duten lekuen bisitak. Irakasleak ekintza zehatz bat proposatuko du eta ikasleek banan-banan egingo dute.



3. Tutoretzak

Irakasleak ikasleari ematen dion arreta pertsonalizatua, ikaslearen hezkuntza-prozesuak orientatu eta errezteko asmoz.



4. Jarduera ez presentzialak

- Ikaslearen lan pertsonala, irakaslearen laguntzaz beharrezkoa denean (tutoretzak)

- Ikasleak egin behar dituen lanen prestakuntza on line bitarte informatikoak erabiliz

Bereziki baloratuko da ikasleak egela plataforman jartzen dituen materialekin egindako lana.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Hainbat motatako probak eta mota ezberdinetako proba idatziak barne hartzen dituztenak, hala nola, bideo-iruzkinak, idazlanak edo lan laburrak eta/edo lan praktikoak. Gelako jarduera ere ebaluagarritzat jotzen da, parte-hartzearen, lankidetzaren eta irakasgaiaren helburu orokorretarako ekarpenaren kalitatea barne. (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia etengabe ebaluatzen da, lan eta esposaketa batzuk direla medio eta ikasleak klasean eta egela plataforman duen parte-hartze aktiboa ere kontuan hartuta. Ez da ezinbestekoa proba bakoitzean gutxieneko nota bat gainditzea edo lortzea, baina ezinbestekoa da azken nota nahikoa izatea.



Ebaluazio-irizpideak irakasgaiaren gaitasunei dagozkie, eta ikaslearen gidan azaltzen dira. Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Idatzizko azken proba baten bidez egingo da soilik, eta, bertan, eduki praktikoak eta teorikoak deialdi arruntean ebaluatu zirenaren pareko moduan baloratuko dira. Ikaslearen ulermenaren kalitatea, sintesi-ahalmena eta ekarpen pertsonala baloratuko dira.



Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografian aipaturiko irakasgaiaren eskuliburuak
Musika-hiztegiak eta erreferentziak diren obrak
Grabaketa bideofonografikoak eta haien erreproduzitzaileak
Software berezia, behar bada

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Blacking, John, ¿Hay música en el hombre? Alianza Editorial, Madrid, 2006 (1973).

Blanning, Tim, El triunfo de la música: los compositores, los intérpretes y el público desde 1700 hasta la actualidad, Acantilado, Barcelona, 2011 (2008).

Chion, M, La Audiovisión: introducción al análisis conjunto de la imagen y el sonido, Ed. Paidós, Barcelona, 1993.

Day, Timothy, Un siglo de música grabada: escuchar la historia de la música, Alianza Ed, Madrid, 2002 (2000).

Gillett, Charlie, Historia del rock: el sonido de la ciudad, Ma non troppo, Barcelona, 2008

Myers, Helen, ed, Ethnomusicology: an Introduction, Norton & Company/McMillan Press, London, 1992.

Tirro, Frank, Historia del jazz clásico, Ma non troppo, Barcelona, 2000.

Tirro, Frank, Historia del jazz moderno, Ma non troppo, Barcelona, 2001.

Titon, Jeff T, Worlds of Music: an Introduction to the Music of the World's Peoples, McMillan, London, 1991.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Cook, N.: De Madonna al canto gregoriano: Una muy breve introducción a la música. Madrid: Alianza Editorial, 2001.
Cruces, F. (ed.): Las culturas musicales, lecturas de Etnomusicología. Madrid: Trotta, 2001.
Nettl, B.: Música folk y tradicional de los continentes occidentales. Madrid: Alianza Editorial, 1985.
Peisch, J. (ed.): La historia del rock'n roll. New York: Time-Life Video & Television & Warner Brothers, 2004 (DVDak)
Shuker, R.: Diccionario del rock y la música popular. Barcelona: Ma non troppo, 2005.

Aldizkariak

Ethnomusicology on-line:
http://www.umbc.edu/eol/
Trans:
http://www.sibetrans.com
RPMon line:
http://www.iaspm.net/rpm/

Web helbideak

www.youtube.com
http://lesc-cnrs.fr/crem
https://www.wesleyan.edu/dac/collection/index.html

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-15:00 (1)

13:00-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.08 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
  • AULA 0.08 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:30-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.08 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)