Artea plazer bat da zentzumenentzat, eta bada ere hura sortzen duen garaiaren eta gizartearen isla leiala eta kultura adierazpen zainduenetako bat. Orain dela milaka urte egindako labarretako artearen pinturetatik egungo performance urratzaileenetara, askotariko proposamenek (plastikoak, arkitektura, zinema, eta beste arte bisual batzuk…) giza izpirituaren bilakaeraren mapa ilustratu bat deskribatzen dute. Legatu materialaren eta ondarearen azterketa Artearen Historiako Graduaren ardatz nagusietako bat da, eta prestakuntza sendoa eskaintzen die ondarearen kudeaketan eta zaintzan lan egin nahi dutenei.
Artearen Historiako Graduak beharrezkoak dituzun tresna teorikoak eta praktikoak emango dizkizu, artea zure etorkizuneko lanbidea izan dadin, bai egungo sormen eta kultura adierazpenen inguruan, bai iraganeko sormen prozesuen eta haien ondareen azterketan.
Kanpoko borondatezko praktikak egin ahal izango dituzu enpresa eta erakunde publiko askotan, eta mugikortasun programez gozatu ahal izango duzu Europako eta Amerikako unibertsitatetan.
Ezagutza arloa
Arteak eta Giza Zientziak
Ikastegia
Campusa
Araba
Harremanetarako
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
13,42 €
Gutxieneko nota
5 ezohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
60 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Artea gozatu eta ezagutu, artelanak eta beren inguruko gizarte arrazoiak ulertu.
- Prestakuntza espezifikoa museo, galeria eta ondareari loturiko erakundeetan lan egin.
- Praktikak, jarduera artistiko eta kultural funtsezkoa duten museoetan: Bilboko Arte Ederren museoa, Balentziaga, Oteiza eta abar.
- Graduaren atal bat Europa, Latinoamerika, Kanada eta beste herrialde batzuetako unibertsitateetan ikasteko aukera, mugikortasun programen bidez.
Sarrera-profila
Zure garaiko eta iraganeko sormen eta kultura adierazpenak interesatzen bazaizkizu, irudia egungo kulturaren oinarrizko elementu gisa ulertzen baduzu eta haren azterketa eta ikerketa interesatzen bazaizu. Kultura eta arte ondoarenaren kudeaketa zure lanbidea izatea nahi baduzu eta behatzeko eta analizatzeko gaitasuna eta espiritu kritikoa badituzu. Eta gainera, Giza Zientziak prestakuntza integral baterako eta gizarteen aurrerapenerako funtsezkoak direla uste baduzu, eta zure profil profesionala arlo honetan zehaztu nahi baduzu, Artearen Historiako Gradua da zure lekua.
Irteera profesionalak
Hainbat lan arlotara sartzeko aukera izango duzu:
- Historia eta arte ondarearen babesa eta kontserbazioa
- Irakaskuntza (bigarren hezkuntza eta unibertsitatea) eta ikerketa
- Museoen eta kultura erakundeen kudeaketa
- Erakusketen komisariotza eta kultura ekitaldiak
- Bildumen aholkularitza edo artearen merkatua
- Arte kritika
- Argitalpen kudeaketa: katalogoak, arteari buruzko argitalpenak…
- Material didaktikoen produkzioa eta dibulgazioa