XSLaren edukia

Ekialde Hurbileko Artearen Historia25752

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Artearen Historiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25752

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ekialde Hurbileko Artearen Historia graduko lehen mailako derrigorrezko irakasgaia da eta lehen lauhilabetean ematen da. Historiaurreko, Antzinaroko eta Erdi Aroko Artearen Historia moduluan kokatzen da. Bere helburua Mesopotamiako inguruko, Lebanteko zonaldeko eta Egiptoko lurraldeko lehen zibilizazioen artea ezagutu araztea da, bere ezaugarri formalak, ikonografikoak eta kontzeptualak aztertuz. Zonalde geografiko hauetan garatutako kultura eta artea izango da aztergai, honen funtzioak eta gizartean duen garrantzia ere ikertuz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Heziketa-helburuak:

- Ikasleak Ekialde Hurbileko artearen prozesu artistikoak interpretatu eta aztertzeko irizpideak menperatu ditzan.

- Ikasleak Ekialde Hurbileko artearen prozesu artistikoen interpretazioa eta analisia menpera ditzan.

- Ikaslea Ekialde Hurbileko artelanik adierazgarrienak ikuspuntu formal zein ikonografiko batetik interpretatzeko gai izan dadin.

- Ikasleak Ekialde Hurbileko artearen ezagupenerako oinarrizkoan diren iturri idatzien erabilera eta harremantzeko gaitasuna garatu eta menperatu ditzan.

- Ikasleak Ekialde Hurbileko artearen azterketarako beharrezkoa den berariazko hizkuntza artistikoa lortu eta erabili dezan.



Tituluaren gaitasunak:

G001 Gai izatea mendez mende izan diren prozesu artistikoak analizatzeko eta interpretatzeko, eta estilo-segida, artisten zeregina eta arteen teoria baloratzeko.

G002 Gai izatea sailkatzeko eta era integralean aztertzeko (estiloa eta ikonografia) arkitektura, eskultura, pintura, zinema, musika eta beste arte-adierazpide batzuetako lanak, beren garai historiko eta artistikoan, arte-diziplina bakoitzaren hizkuntza espezifikoen bitartez.

G004 Gai izatea prozesu historikoak artelanaren bidez aztertzeko, artelana gizarte- eta kultura-historiaren dokumentu garrantzitsutzat hartuz, beste lekukotasun dokumental eta material batzuekin batera.

G006 Gai izatea ahozko eta idatzizko adierazpena garatzeko, unibertsitate-gradura eta artearen historiaren diziplinari egokitua.

G007 Gai izatea graduaren jakintza espezifikoa hurbil dauden beste arlo eta diziplina batzuekin erlazionatzeko, eta arlo horietan aplikatzeko.



Moduluaren gaitasunak:

CM01 Gai izatea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen prozesu artistikoak identifikatzeko eta analizatzeko.

CM02 Gai izatea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen adierazpide artistikoak beren une historikoaren testuinguruan integratzeko eta kokatzeko.

CM03 Gai izatea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen artelan garrantzitsuenak era formal eta ikonografikoan interpretatzeko.

CM04 Gai izatea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen ezagutzarako idatzizko oinarrizko iturriak erabiltzeko eta erlazionatzeko.

CM05 Era egokian erabiltzea Historiaurreko, Antzinateko eta Erdi Aroko Artearen hiztegi artistiko espezifikoa.



Irakasgaiaren gaitasunak:

CA1 Ekialde Hurbileko arteari dagozkion prozesu artistikoak identifikatu eta aztertzeko gai izatea.(G001,CM01)

CA2 Ekialde Hurbileko artearen manifestazio artistikoak bere une historiko eta artistikoan kokatu eta testuinguruan aztertzeko gai izatea, inguruko esparru eta lan-eremuak kontutan hartuz.(G002, G007, CM2)

CA3 Ekialde Hurbileko artearen artelanik garrantzitsuenak oinarrizko maila batean formalki zein ikonografikoki interpretatzeko gai izatea, euren Ondare Artistiko-Historiko izaera kontutan hartuz eta euren kultur-hedakuntzara bideratuz.(G002, G003, CM03)

CA4 Antzinako Artearentzako oinarrizkoak diren idatziko iturriak erabili, kritikoki aztertu eta harremanatzeko gai izatea. (G004, G005, CM04)

CA5 Ekialde Hurbileko artea aztertzeko orduan, zuzenki adierazteko trebetasuna izatea, idatziz zein ahoz, eta dagokion hizkuntza espezifikoa erabiltzen jakitea.(G006, CM05)

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Tigris-Eufrates-Mesopotamiako gizarteak. Mesopotamiako artearen jaiotza. Ikerketarako iturriak. Garai kronologikoen ezarpena.

Iraneko lautadako gizarteak. Sarrera. Ezaugarri orokorrak. Ikasketarako iturriak. Garai kronologikoen ezarpena.

Ekialde Hurbila eta Mediterraneo bitarteko periferiako zonaldeetako gizarteak. Hititen artea. Fenizioen artea. Palestinarren artea.

Egipziar gizartea. Testuinguru geografiko eta historikoa. Garai kronologikoen zehazketa. Aurkikuntza arkeologikoak. Sinesmen erlijioso eta funerarioak.



MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza aktibitateak:

1. Saio teoriko-magistralak: irakasleak irakasgaiaren oinarrizko edukiak azalduko ditu, hala nola taldeko lanaren garapenerako, klaseko praktiketako eta klasez kanpoko praktiketako eta ikaslearen banakako lanaren jarraibide metodologikoak azalduko ditu.

2. Saio praktikoak, betebeharrekoak dagokion araudiari jarraituz:

Klasean garatutako saio praktikoak: irakasleak lagunduta eta iradokita, ikasleek irakasgaiarentzako interesgarriak diren artelanak, iturri dokumentalak (natura desberdinekoak), bibliografia edota ikus-entzunezko materiala aztertuko eta komentatuko dute. Taldeka edo banaka egingo dira eta iruzkin baten oinarria izango dira, banaka edo taldeka egindakoa eta ahoz azaldu beharrekoa. Zenbaitetan, irakasleak eskatuta, emaitza idatziz ere eska liteke, zuzenduta eta sistema desberdinen bidez (heteroebaluazioa edo koebaluazioa) ebaluatuta izan dadin.

3. Tutoretzak, hezkuntza eta irakaskuntza prozesuaren segimendurako, ikasleak eskatuta eta irakasleak zehaztuta.

4. Klasetik kanpoko ariketak:

- Ikaslearen bakarkako lana, irakaslearen laguntzarekin beharrezkoa izanez gero (tutoretzen bidez).

- Ikaslearen aldetik proposatutako ariketen lanketa.

- Ikaslearen aldetik idatzitako froga objektiboaren prestaketa.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Banakako lanak (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

FROGA OBJEKTIBOA: Gaitasun zehatzak CA1, CA3, CA5.

Ebaluaziorako irizpideak:

- Artelan eta gertakizun artistiko azpimarragarrien identifikazio zuzena.

- Garaiko artelan eta arkitektura lan garrantzitsuenen kronologiaren eta autoretzaren ezartze zuzena.

- Garaiko arteari dagozkion hizkuntza plastiko eta estilistikoen ezaugarrien adierazpen aproposa.

- Analisirako proposatutako artelanen gaineko ezaugarri estilistiko eta formalen ezarpen zuzena-

- Kurtsoan zehar landutako erreferentzia bibliografiko eta iturri dokumentalen gehitze aproposa.

- Ekialde Hurbileko artea eta beste esparru geografikoen arteko harremanen azterketa zuzena, emandako balioztapenak, ereduak eta bibliografiaren araberakoa.

- Ikuspegi formaletik, idatzizko adierazpen zuzena, eta kurtsoan zehar landutako terminologia zehatzaren erabilera.

- Idatzitako diskurtsuaren antolatze aproposa: edukiaren koherentzia, garapenaren egokitzapena, argitasuna eta ordena adierazpenean, ideien garapena.

Azken notaren zenbatekoa: 50%



LANAK: Gaitasun zehatzak CA1, CA2, CA4, CA5

Lanaren garapen zuzena:

- Aspektu formalak: antolakuntza irizpide aproposak, epeekin kunplitzea, lanen aurkezpen zuzena.

- Edukinaren aldetikoak: edukinaren kalitatea, planteamenduaren zuzentasuna, ondorioen kalitatea, bibliografia eta iturrien erabilera.

- Idatzizko eta ahozko aurkezpen zuzena.

- Talde laneko elkarlana eta koordinazioa

Azken notaren zenbatekoa: 30%



GELAKO PRAKTIKAK: Gaitasun zehatzak CA3, CA4, CA5

- Terminologia artistiko zehatzaren erabilera zuzena, idatziz zein ahoz.

- Ikasketa esparruan artelanen eta iturrien integratze eta testu inguruan kokatzerako orduko gaitasuna.

- Ikasi beharreko artelanen identifikazio, analisi eta interpretazio formal eta ikonografiko zuzena

Azken notaren zenbatekoa: 20%



Irakasgaia gainditzeko arlo teorikoa eta praktikoa modu independientean gainditu behar dira.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan.



Ebaluzioaren inguruko informazio zehatzagoa: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2017/03/1701311e.pdf



Osasun-larrialdi egoera berriak ebaluazio presentzialeko probak deskribatutako parametroetan garatzea galarazten badu, hauek online modalitatean egingo dira aipaturiko baldintzetara moldatuz.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da, eta ikasleek kalifikazioaren %100 eskuratu ahal izango dute. Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak hurrengoak izango dira: froga objetibo idatzia eta irakasgaian zehar garatutako praktikekn inguruko ariketak. Hala ere, ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira.



Ebaluzioaren inguruko informazio zehatzagoa: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2017/03/1701311e.pdf



Osasun-larrialdi egoera berriak ebaluazio presentzialeko probak deskribatutako parametroetan garatzea galarazten badu, hauek online modalitatean egingo dira aipaturiko baldintzetara moldatuz.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

. Historia de las Grandes civilizaciones, Editorial Mazenod/Akal.
. Historia General del Arte. Summa Artis, Editorial Espasa Calpe.
. El Universo de las Formas. Madrid,Ed. Aguilar.
. Historia de la Arquitectura. Madrid, Ed. Aguilar.
. Historia General de la Pintura. Madrid,Ed. Aguilar.
. Manuales Arte Cátedra. Ed. Cátedra.
. Historia Universal del Arte. 1. Las primeras civilizaciones, Barcelona,Planeta,1999
. Historia del Arte, Madrid, Historia 16, 1999.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ANGULO IÑIGUEZ, D., Historia del Arte, vol. I., Madrid, 1980.

BENDALA, M., LOPEZ GRANDE, M. J., Arte Egipcio y del Próximo Oriente, Historia 16, Colección Conocer el Arte, Madrid, 1996.

BIANCHI BANDINELLI, R., Introducción a la arqueología clásica como Historia del Arte Antiguo, 1992.

FAURE, E., Historia del Arte. 1 El Arte Antiguo, Madrid, 1990.

GEDION, S., El presente eterno, los comienzos de la arquitectura, Alianza Universidad, Madrid, 1986.

GOMBRICH, E.H., La Historia del Arte, Madrid, 1997.

HOLTZMANN, B. (dir.), L'Art de l'Antiquité, 1. Les origines de l'Europe, París, Gallimard, 1995.

HONOUR, H. y FLEMING, J., Historia del Arte, Barcelona, 1966-67.

JANSON, H.W., Historia General del Arte. 1. El Mundo Antiguo, Madrid, 1990.

MARTIN GONZALEZ, J.J., Historia del Arte, vol. I., Madrid, 1994.

RAMIREZ, J.A. (dir.), Historia del Arte. El Mundo Antiguo, Madrid, Alianza, 1996.

V.V. A.A., Historia del Arte Espasa, Madrid, 2002.

Gehiago sakontzeko bibliografia

EKIALDE HURBILEKO ETA PERIFERIAKO KULTUREN BIBLIOGRAFIA
. AMIET, P., Historia ilustrada de las formas artísticas I. Oriente Medio, Alianza Editorial, Madrid, 1984.
. BITTEL, K., Los hititas, Editorial Aguilar, El Universo de las Formas, Madrid, 1976.
. BLANCO FREJEIRO, A., El arte del Próximo Oriente, Madrid, Anaya, 1992.
. CURATOLA G. et alt, El arte en Irak, de los Sumerios a los califas, Barcelona, Lunwerg Editores, 2006.
. GHIRSHMAN, R., Persia, Protoiranios, Medos, Aqueménidas, Editorial Aguilar, El Universo de las Formas, Madrid, 1964.
. LARA PEINADO, F., El arte de Mesopotamia, Historia 16, vol. 3, Madrid, 1999.
. MOSCATI, S., Cómo reconocer el arte mesopotámico, Barcelona, Edunsa, 1993.
. Oriente Próximo: Historia y Arqueología, Colonia, Könemann, 2000.
. Los fenicios, Ed. Folio, Barcelona, 1988.
. READE, J. Mesopotamia, Madrid, Akal, 1998.
. ROAF, M., Mesopotamia y el Antiguo Oriente Medio, Madrid, Ediciones del Prado, 1992.

EGIPTOKO BIBLIOGRAFIA
ALDRED, C., El arte Egipcio. Destino, Barcelona, 1993
ALDRED, C., El arte egipcio en el tiempo de los faraones: 3100-320 a.C. Destino, Barcelona, 1993
BENDALA, M. et alii., Egipto y el mundo de los faraones. Ed. Könemann, 1998
BLANCO FREIJEIRO, A., El arte egipcio I y II. Grupo 16, Madrid, 1989
JAMES, T. G. H.: La pintura Egipcia. Akal, Madrid, 1999
MANNICHE, Lise.: El arte Egipcio. Alianza, Madrid, 1997
MICHALOWSKI, K.: Egipto, arte y civilización. Gustavo Gili, Barcelona, 1977
WILKINSON, R. H.: Los Templos del Antiguo Egipto. Destino, Barcelona, 2002
WILNIKSON, R. H.: Cómo leer el arte egipcio. Crítica, Barcelona, 1995

Aldizkariak

Archivo Español de Arte y Arqueología.
Boletín del Museo Arqueológico Nacional.
Descubrir el Arte.

Web helbideak

http://www.louvre.fr/llv/commun/home.jsp
http://www.britishmuseum.org/
http://www.museoegizio.org/
http://man.mcu.es/
http://www.smb.museum/smb/home/index.php?lang=en
http://www.metmuseum.org/

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-15:00 (1)

13:00-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 1.05 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 1.05 - LETREN FAKULTATEA (2)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:30-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 1.05 - LETREN FAKULTATEA (1)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-19:00 (1)

15:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 1.06 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 204 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 204 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)