Irakasleak
JULEN ZORROZUA SANTISTEBAN
- Ezagutza arloa
- Artearen Historia
- Saila
- Artearen eta Musikaren Historia
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Posta elektronikoa
- julen.zorrozua@ehu.eus
Julen Zorrozuak, Geografia eta Historia Lizentziatura eta Doktoretza UPV/EHUn egin zituen. Gaur egun, Unibertsitate berberan irakasle dago Artearen eta Musikaren Historia Departamentuan hain zuzen ere. Horrelako irakasgaiak “Artearen Historiaren Iturriak”, “Arte Barrokoaren Historia” eta “Abangoardia Historikoak” ematen dizkie Artearen Historiako Graduko zein Esperientzia Geletako ikasleei. Bere ikerketa lana, Euskal Herriko eta Bizkaiko arte barrokoari, batez ere, erretaula barrokoa eta bere eskulturari lotuta egon da, bere tesiaren (“Erretaula Barrokoa Bizkaian”) ildotik jarraituz. Horretaz gain, erretaula erromanista, iturri grabatuak, deboziozko irudiak edota serie piktorikoak, adibidez, Guadalupe Ama Birjinarenak, ere, landu egin ditu. Azpimarratzekoak dira, bere liburuen artean, “Errenazimenduko Artean Araban”, “Bizkaiko Erretaula Neoklasikoa” edo “Aste Santuko Pauso eta Irudiak Bizkaian”. Bestelako interesak erlazionatuta egon dira Mezenasgo artistikoarekin XVII. eta XVIII. mendeetan. Bukatzeko, CEHA eta Eusko Ikaskuntzaren partaidea da eta hainbat arte aldizkarietarako ebaluatzeko batzordean parte hartzen du. Baita aholkulari, errestaurazio tailerretan eta laguntzaile, ikerketa eta katalogazio lanetan Bilboko Eliz Museorentzat.
Orcid: https://orcid.org/0000-0002-5396-1628
Academia: https://ehu.academia.edu/JULENSANTISTEBAN
Dialnet: https://dialnet.unirioja.es/servlet/autor?c