Irakasleak
Andoni Artola Renedo
- Ezagutza arloa
- Aro Berriaren Historia
- Saila
- Filologia eta Historia
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Posta elektronikoa
- andoni.artola@ehu.eus
Historian lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea, Bilbo, 2005). Aro Berriaren Historian Doktorea (UPV/EHU, 2012). Egun, EHUko irakasle atxikitua da.
Clermont-Auvergne Unibertsitatean doktoratu-ondoko ikertzailea (2013-2015) eta Frantziako Ikerketen Kontseilu Nazionalak (CNRS) kontratatutako Clermont-Ferrandeko Giza Zientzien Etxeko ikasketa-ingeniaria (2015) izan da. Ondoren, Eusko Jaurlaritzako doktoratu ondoko hobekuntza programako ikertzaile moduan aritu da, Paris I Panthéon Sorbonne unibertsitateko Frantziar Iraultzaren Institutura (IHRF) atxikitua (2016-2017).
Bere lehenengo ikerketak Monarkia Hispaniko-ko goi-kleroaren inguruan egin zituen. Gaur egun, Hegoaldeko euskal probintzietako Antzinako Erregimenaren krisialdiaren berrikusketa sakon baten gainean ari da lanean.