XSLaren edukia

Irakasleak

ARITZ DIEZ ORONOZ

Ezagutza arloa
Arkitekturako Proiektuak
Saila
Arkitektura
Ikastegia
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Posta elektronikoa
aritz.diez@ehu.eus

Arkitekturan lizentziaduna, Donostiako Arkitektura GET-an ikasi zuen ikasketa-amaierako aparteko saria lortuz (2012). Euskal Herriko Unibertsitatean Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa Masterra ikasketak egin zituen (2015) eta gaur egun Arktitekturan Doktore Cum Laude da Una Bella sfida formale tra Quattro e Cinquecento tesiarekin (2019).



2010. urtetik aurrera Manuel Iñiguez eta Alberto Ustarroz arkitektoen kolaboratzaile izan da, Iñigo Peñalbarekin lan egin zuen 2013 eta 2'15 urteen artea, eta 2015. urtetik Imanol Iparraguirre Barbero arkitektoarekin batera egiten du lan. Harekin elkarlanean eginiko lanak, EEBBko Institute of Classical Art and Architecture, The Prince's Foundation eta INTBAU erakundeek eskeinitako Award for Emerging Excellence in the Classical Tradition sari internazionalarekin saritua izan da (2019).



Bere arkitektura proiektuen artean Hondarribiko Harresien Zaharberritzean eginiko kolaborazioa (2012-16), Erromako Foro Inperialentzako leihaketa (2017), Gajal de Camposeko Kondeen Jauregiaren zaharberritzerako proiektua (2017) eta Trujilloko hirian Coriako Komentuaren inguruetarako proiektuak (2019) nabarmendu daitezke; azken biak, Richard H. Driehaus Architecture Competition lehiaketan lehenen sariarekin sarituak.