Irakasleak
LEIRE AZCONA URIBE
- Ezagutza arloa
- Arkitektura Eraikuntzak
- Saila
- Arkitektura
- Ikastegia
- Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
- Posta elektronikoa
- leire.azcona@ehu.eus
Leire Azcona Uribe Arkitektoa da UPV/EHUn 2003tik eta doktoretza-ikasketak amaitu zituen 2016an, Gerraosteko Etxebizitza Babestuaren Alderdi Tipologikoak (1939-1959) tesiarekin.
2010etik Arkitektura Saileko irakaslea da eta bertan Arkitektura Teknikoko, Arkitekturako eta Arkitekturaren Oinarrietako Graduetan eman ditu klaseak. Gaur egun, Berrikuntza eta Ikerketa Sortzaileak Aipameneko Koordinatzailea da eta Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Idazkari Akademikoa da 2022ko otsailetik. Arkitekturaren eta Hirigintzaren Historialarien Elkarteko kide da. EHAEOko kide izan da 2005 geroztik eta 2004-2018 bitartean, etengabe aritu da lanean beste arkitekto batzuekin, arkitektura-proiektu garatzen, obra berrian zein birgaitzean.
2010 eta 2021 artean 5 ikerketa-proiektuetan parte hartu du, horietako bi lehiaketa-deialdiak izan direlarik. 4 kongresutan parte hartu du, horietatik 2 nazioartekoak, eta 8 argitalpen egin ditu, horietako biren egile nagusia izanik.
Ikerketa lerro hauek jarraitu ditu nagusiki: etxebizitza kolektiboa XX. mendean (gerraostean bereziki), tipologia eta eraikuntza-sistemak; berrikuntza energetikoa; teknologia berriak arkitekturan (BIM) eta bere aplikazioa birgaitzean; irakaskuntza-berrikuntza arkitekturaren irakaskuntzan.
https://orcid.org/0000-0001-9026-1316