Ikasketa plana
Eskuratutako gaitasunak
Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:
- Eraikinen erabilera, kontserbazioa eta mantentzea zuzendu eta kudeatzea, beharrezkoak diren dokumentu teknikoak idaztea, materialen bizitza erabilgarriaren zikloari, eraikuntza-sistemei eta eraikinei buruzko azterlanak egitea, eta eraispenaren eta eraikuntzaren hondakinen tratamendua kudeatzea.
- Eraikinen eraikuntzan erabilitako materialak eta elementuak fabrikatzeko prozesuetan aholkularitza teknikoa ematea.
- Eraikuntza-obren egikaritze materiala, instalazioak eta elementuak zuzentzea, materialak, sistemak eta obraren egikaritzea kontrolatzeko planak ezarri eta kudeatzearen bidez eraikitakoaren kontrol kualitatibo eta kuantitatiboa eramatea, Eraikinaren Liburuan txertatzeko bidezko erregistroak egitea, obraren kontrol ekonomikoa eramatea eta ziurtagiriak eta egikaritutako obraren likidazioa egitea.
- Eraikuntza-teknologia berriak kudeatzea, eraikinaren kalitatea kudeatzeko prozesuetan parte hartzea, eta energia-efizientziako azterketa, ebaluazio eta ziurtagiriak eta eraikinen iraunkortasunari buruzko azterketak egitea.
- Higiezinaren prozesua bere osotasunean kudeatzea, eta eraikuntza-obretan eraikuntza-enpresen ordezkaritza teknikoa edukitzea.
- Kalkulu-teknikei lotutako jarduerak, neurketak, balioespenak, tasazioak, bideragarritasun ekonomikoko azterlanak, adituen txostenak, ikuskapenak, patologia-azterketak eta beste antzeko batzuk egitea, bidezko txosten, irizpen eta dokumentu teknikoak idaztea eta orube eta eraikinetan planoak jasotzea.
- Laneko segurtasun eta osasunari buruzko azterlanak eta planak idaztea eta eraikuntza-obretan (proiektu-fasean zein egikaritze-fasean) enpresek laneko segurtasun eta osasunaren arloan egin beharreko jarduera koordinatzea.
- Proiektu teknikoak egitea eta eraikuntza-obren zuzendaritza betetzea, lege-gaikuntzaren eremuan.