KEXAK IZAPIDETZEKO PROTOKOLOA

UPV/EHUko ikasleen arautegia

I. ERANSKINA

KEXAK IZAPIDETZEKO PROTOKOLOA:

UPV/EHUko Ikuskaritza Zerbitzuaren Arautegiak (2008ko ekainaren 20ko EHAA, 117. zk.) zerbitzu horren prozedura azaltzen du 4. artikuluan. Honela dio artikulu horren bigarren zenbakiak: Ikuskaritza Zerbitzuak Jardute Planari jarraikiz jardungo du, edo unibertsitateko kideren batek irakasleen irakats betebeharren gainean jarritako salaketa edo kexen ondorioz, oinarrituak badira. Salaketa faltsua izan bada, edo asmo txarrez egindakoa, erantzukizuna eskatuko da.

Arautegi horretan jasota ez dagoenerako Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeari jarraituko zaio (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa).

Kexak idatziz egingo dira, kexen protokolo honi erantsitako eredu arautuaren arabera.

Kexa ahal bezain zehatza izan beharko da; bertan, gorabeheraren data eta ordua emango dira, eta ez da adierazpen orokorrik egingo (hala nola «ez dator», edo «ez da etortzen» edo «

Kexa jartzeko eredu arautua bete beharko da, eta gero pauso hauek eman:

1.- IKASTEGIARI JAKINARAZTEA:

Ikastegiak kexa nork jarri duen jakin ez dezan, ikasleak ikastegiko edo campuseko ikasleen kontseiluko presidenteari edo UPV/EHUko Ikasleen Kontseiluko presidenteari bidali ahal izango die. Hala, horrek bere egingo du, eta gutun bat bidaliko die, kexaren dokumentuarekin batera, ikastegiko organoei (zuzendaritza, dekanotza), ikastegiaren eremuan kexak erantzun bat jaso dezan. Ikasleen Kontseiluak Datuak Babesteko Legearen arabera erabili beharko ditu ikasleak emandako datuak. Ikasleen kontseiluetako presidenteei jasotako informazioa aztertzea gomendatzen zaie; izan ere, kexak bere egitean eta salatzaile gisa jardutean, erantzuleak izango dira, salaketa iruzurtirik gertatuz gero. Ikastegiak, bi egun balioduneko epean, erantzun bat eman beharko dio kexa bere egin duen Ikasleen Kontseiluko presidenteari, edo, hala badagokio, kexa zuzenean jarri duen ikasleari. Kexa eskoletara edo ebaluazio proba ofizialetara ez joateagatik jarri bada, ikastegiak, gehienez, 24 orduko epea izango du kexa egiaztatzeko eta erantzuteko. Horrez gain, irakaskuntza normaltasunera bueltatzeko behar diren neurriak hartuko dira lehenbailehen, Ikasleen Arautegiko 73. artikuluaren arabera.

2.- IRAKASLEEN ERREKTOREORDETZARI JAKINARAZTEA.

Aurreko atalean ezarritako epean ikastegiak erantzun ezean edo emandako erantzun egokia izan ezean, ikasleak edo dagokion Ikasleen Kontseiluko presidenteak (kexa bere egin badu) irakasleen arloko errektoreordetzari bidali ahal izango dio kexa, eranskineko eredu arautuaren arabera, Irakasleen Zuzendaritzapean dagoen Ikuskaritza Zerbitzuak izapidetu dezan.

Prozedura honetan biltzen diren datuen tratamendua UPV/EHUko tratamendu jardueren erregistroan gordekoa da, eta esteka honetan ikusi ahal izango da: https://www.ehu.eus/babestu. Datu pertsonalak babesteko eskubideak baliatu ahal izango dira, Euskal Herriko Unibertsitateko datuak babesteko ordezkariari idatziz (helbide arrunta: Sarriena auzoa z. g., 48940 Leioa; helbide elektronikoa: dpd@ehu.eus).

Edonola ere, Ikuskaritza Zerbitzuari izena eta abizenak eman nahi ez bazaizkio, Ikasleen Kontseiluko presidenteari emango zaizkio, kexa bere egin dezan, eta horrek Datuak Babesteko Legearen arabera erabiliko ditu. Ikastegiari jarritako kexa Ikasleen Kontseiluko presidenteak bere egin eta aurkeztu badu, berak jasoko du ikastegiaren erantzuna eta berak joko du Irakasleen Errektoreordetzara.

Irakasleen Zuzendaritzak/Ikuskaritza Zerbitzuak salaketa aztertu ondoren, oinarririk baduen egiaztatuko du, eta alegazioak egiteko hamar eguneko epea emango zaio irakasle-ikertzaileari, betiere ikasleen anonimatua gordeta.

Gaiari buruzko erabakia hartu ondoren, horren jakinarazpena igorriko da ikastegira eta ikasleak adierazitako helbidera, edo kexa bere egin duen Ikasleen Kontseilura, eta azken horrek kexa jarri duen ikasleari helaraziko dio.