Unibertsitateko Ikasleen Estatutua
V. KAPITULUA. TUTORETZEZ
19. artikulua.- Printzipio orokorrak.
1. Ikasleek orientazioa eta zeharkako jarraipena jasoko dituzte beren titulazioari buruz. Informazio honek, besteak beste, honako alderdi hauek jasoko ditu: a) Titulazioaren helburuak; b) Titulazioaren bitarteko pertsonalak eta baliabide materialak; c) Ikasketen egitura eta programazio progresiboa; d) Aplikatzen diren irakaskuntza-metodologiak; e) Ebaluaziorako prozedurak eta kronogramak; f) Kalitatearen adierazleak, esaterako, ikasketen akademi errendimendu aurreikusia eta benetakoa edo titulatuen laneratze-tasak.
2. Orientazio-programak garatzerakoan eta autonomi arautegietan eta unibertsitateen berezkoetan ezarritakoarekin bat, ikastegiek titulaziorako koordinatzaileak eta tutoreak izendatuko ahal dituzte, kalitatezko orientazioa egiteko eginkizuna izango dutenak, irakaskuntza ikasleen prestakuntza integral eta kritikoa baita eta lanbide-jardunerako ariketa moduan sendotu eta osatzeko helburuaz. Urruneko unibertsitateen kasuan, tutoreen irudia eta bere jarduerak beren irakaskuntza eta ebaluazio-metodologiara egokituko dira.
3. Unibertsitateek, autonomi arautegian eta unibertsitateen berezkoetan ezarritakoarekin bat datozelarik, tutoretza-sistemak bultzatuko dituzte, irakasleek eta pertsonal espezializatuak garatuko beharrekoak eta ikasleentzako informazio, orientazio eta hezkuntza-sostenguaren arloan eskainitako ekintza guztiak, modu koordinatuan, integratuz.
4. Unibertsitateek prozedura egokiak ezarriko dituzte tutoretzen plan, programa eta jardueren behar bezalako zabalkundea egiteko.
20. artikulua. Titulazio-tutoretzak.
1. Titulazioko koordinatzaileek eta tutoreek laguntza eta orientazioa eskainiko dizkiete ikasleei hauen ikasketa-prozesuetan, lan-mundura iragatean eta lanbide-garapenean.
2. Titulazioko tutoretzak honako erraztasun hauek eskainiko ditu:
a) Ikasleak unibertsitate-girora moldatzeko iragan beharreko prozesua gainditzen.
b) Ikaskuntzarako informazioa, orientazioa eta baliabideak eskaintzen.
c) Curriculum-ibilbidea osatzen, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen espezifikotasuna ere aintzat hartuz.
d) Lan-mundura iragaten, lanbide-karreraren hasiera garatzen eta prestakuntza etengabea burutzen.
21. artikulua. Gai edo irakasgaiko tutoretzak.
1. Ikasleek banakako laguntza eta orientazioa jasoko dituzte beren ikasketa-planeko gai edo irakasgai bakoitzaren ikaskuntza-prozesuan, akademi ikasturtean zehar garatuko diren tutoretza-saioen bidez.
2. Sailen egitekoa da berei adskribituriko irakasleen tutoretzak betetzen direla ziurtatzea, ikasketa-planekin bat eginik eta berei dagozkien ikasketa-irakaskuntzaren programazioaren arabera.
3. Unibertsitateek, beren ikastegi eta sailen bidez, bermatu egingo dute ikasleek tutoretzak jaso ditzatela, bete beharreko irizpideak eta ordutegiak ezarriz.
22. artikulua. Ikasle minusbaliatuentzako tutoretzak.
1. Tutoretza-programak eta tutoretza-jarduerak minusbaliotasunik duten ikasleen premietara moldatu beharko dira, bertako sailek edo ikastegiek, unibertsitate bakoitzeko unitate eskudunak koordinatu eta gainbegiratuta, egin beharreko metodologi egokitzapenak eginez eta, behar izanez gero, tutoretza espezifikoak ezarriz, ikasleen premien araberakoak. Tutoretzak toki irisgarrietan burutu beharko dira, minusbaliotasunik duten pertsonei begiraturik.
2. Tutoretza etengaberako programen ezarpena bultzatuko da, ikasle minusbaliatuek beren ikastaldi osoan zehar irakasle tutorerik izan dezaten.