XSLaren edukia
Euskal Herriko Geografia
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Titulazioa
- Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 40 | 60 |
Gelako p. | 20 | 30 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
- Lurraldea ezagutzea, ulertzea eta interpretatzea eta ingurune fisikoa giza eta esfera sozialarekin erlazionatzea (Gaitasun Orokorra G004).
- Leku-aniztasuna, eskualdeak eta lokalizazioak azaltzea eta erlazioak eta prozesu espazialak ulertzea. Lurralde-eskala desberdinetarako fenomenoak elkarrekin erlazionatzea (Gaitasun Orokorra G005).
- Erakustea eta ezaguera geografikoak transmititzea eta arazo hauek era multidimentsionalean ulertzea (Gaitasun Orokorra G008).
- Informazio geografikoa erabili baliabide bezala deskribatzeko, analizatzeko, interpretatzeko eta lurralde antolakuntzarako. Informazioa kartografikoki erakutsi, informazio estatistikoa egin eta interpretatu. Ikerkuntzaren emaitzen analisian eta komunikazioan TIC-en erabilera (Gaitasun Orokorra G006).
- Informazioa, ideiak, arazoak eta irtenbideak publikoki jakinaraztea (Gaitasun Espezifikoa M05CM03). Eskatzen den menderatze-maila 3.a da: Entzuleen pertsuasioa eta atxikimendua erraz lortzea, haien mezua eta erabilitako bitartekoak egoeraren eta audientziaren ezaugarrietara egokituz.
IKASKUNTZAREN EMAITZAK:
- Ondo ezagutzen ditu Euskal Herriko paisaia eta lurraldea osatzen duten elementu guztiak.
- Geologiak, geomorfologiak, klimatologiak, hidrogeografiak, landarediak, faunak, biztanleriak eta bertako oinarri ekonomiko eta sozialek Euskal Herriko paisaia eta lurraldea osatzeko erakusten duten garrantzia ulertzen du.
- Paisaia eta lurraldearen faktoreen arteko beharrezko loturak osatzen daki, eta ulertzen du ez direla fenomeno estankoak.
- Euskal Herriko paisaia eta lurraldea deskribatzeko eta interpretatzeko xedea, terminologia, metodoak eta teknikak ezagutzen ditu.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
1. Euskal Herriko ingurune fisikoa
1.1. Erliebea. Isurialde atlantikoko eta mediterraneoko unitate geologikoak. Morfogenesia eta egungo geomorfologia. Mendi magalen egonkortasunarekin lotutako arrisku naturalak.
1.2. Klima. Klima testuingurua eta klimaren sailkapena. Tenperatura. Prezipitazioak. Intsolazioa, hodeiak eta hezetasuna. Haizea. Klima motak. Klima-aldaketa Euskal Herrian.
1.3. Urak. Atlantikoko eta Mediterraneoko arroen ezaugarriak. Emari absolutuak eta erlatiboak. Uholdeak. Arrisku naturalak.
1.4. Landaredia eta fauna. Eskualde bioklimatikoak. Atlantikoko eta Mediterraneoko isurialdeen landaredi potentziala eta erreala. Landaredi eta fauna inbaditzailea. Baso-landaketak.
2. Euskal Herriko Giza Ingurunea
2.1. Populazioa. Serie historikoak. Populazioaren banaketa. Landa zahartzea eta abandonatzea. Migrazio mugimenduak. Demografia arazo larriak dituzten eremuen definizioa.
2.2. Hiri sistema. Hiri sistemaren bilakaera historikoa. Sistema polizentrikoa eta euskal hirien hierarkia. LAGak eta hiri-sistema. Euskal Hiria.
2.3. Produkzio jarduerak. Produkzio jardueren azterketa eta bilakaera historikoa. Hirugarren sektorea eta informazioaren gizartea.
MetodologiaToggle Navigation
- Eskola magistralak non oinarri teorikoak azalduko diren.
- Gelako praktikak eta landa-irteera batekin osatuko den lana egitea. Praktikak egitea eta landa-irteera nahitaezkoak dira.
- Ikasleak lana amaitutakoan, klasean aurkeztuko du.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Ebaluaketa Jarraitua: %40a azterketa final baten bitartez kalifikatuko da eta gainerako %60a lan praktikoen bitartez.
Alde praktikoa (ebaluazioaren 60%a)osatzen du: Lan praktikoak eta irteera (30%): talde lana (20%) eta irteera (10%), eta aurkezpenetan (10%) oinarrituta egongo da. Amaierako banakako froga idatzia (ebaluazioaren 40%a) galdera teoriko eta praktikoetan oinarrituko da.
Irakasgaiaren kalifikazio atal bien batuketa ponderatuaren bitartez kalkulatuko da. Bi atalak gainditu beharko dira.
Oharrak:
Hala ere, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Kasu honetan azterketa ebaluazio jarraituan egindakoaren desberdina izango da, praktiken eta lanen bidez lortutako gaitasunak neurtzeko asmoz. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoaren hasieratik (Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia, 8. artikulua).
Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «Aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute. Azterketaren pisuak nota finalean %40 gainditzen duenez (bai ebaluazio jarraituan bai ebaluazio finalean), ikaslea ez bada azterketara aurkezten deialdiari uko egin diola ulertuko da eta «Aurkezteke» jarriko zaio.
Ebaluazio ez-presentziala egitea beharrezkoa bada, ebaluazioen portzentaiak (jarraitua edo ez jarraitua) berdin mantenduko dira, baina bai azterketa edo/eta bai praktikak online moduan egingo dira.
DEIALDIARI UKO EGITEA
Etengabeko ebaluazioaren kasuan, eta graduko titulazio ofizialetan Ikasleen Ebaluazioa arautzen duen Araudiaren 12.2 artikuluaren arabera, amaierako probaren pisua irakasgaiaren kalifikazioaren % 40 da; beraz, ikasleek deialdiari uko egin ahal izango diote, gutxienez dagokion irakasgaiaren irakaskuntza-aldia amaitu baino hilabete lehenago. Uko hori idatziz aurkeztu beharko zaie irakasgaiaren ardura duten irakasleei.
Azken ebaluazioa denean, azterketen data ofizialean ezarritako probara ez aurkezteak dagokion deialdiari automatikoki uko egitea ekarriko du.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
- Geografia Informazio Sistemak
- GeoEuskadi-ko datubase kartografikoa
- Euskal Herriko kartografia tematikoa
- Iturri dokumentalak
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
GONZÁLEZ AMUCHASTEGUI, M.J. y SERRANO CAÑADAS, E. (1995). El relieve del País Vasco. En: Meaza Rodríguez, G. y Ruíz Urrestarazu, E. (Coords.): Geografía del País Vasco. Tomo 2. Ostoa, 239 p.
HILARIO, A. (2020): Geodiversidad. La memoria oculta de la Tierra Vasca. Gobierno Vasco, Vitoria-Gasteiz, 171 p.
LOZANO, P.; LATASA, I.; VARELA, R.; SERVERT, R. y ALONSO, E. (2019): Itinerarios Geográficos por Euskal-Herria. Libro homenaje al Profesor Guillermo Meaza Rodriguez. FUNDICOT, Madrid, 310 p.
MEAZA, G. (Dir.) (1994). Euskal Herria en sus paisajes. En: Meaza Rodríguez, G. y Ruíz Urrestarazu, E. (Coords.): Geografía de Euskal Herria. Tomo 2. Ostoa, 184 p.
MEAZA, G. et al (1997). Suelos, vegetación y fauna de Euskal Herria. En: Meaza Rodríguez, G. y Ruíz Urrestarazu, E. (Coords.): Geografía de Euskal Herria. Tomo 4. Ostoa, 250 p.
MEAZA, G.; LOZANO, P. y VARELA, R. (2020): Biodiversidad, paisaje y gestión ambiental. Itinerarios biogeográficos por el País Vasco y territorios aledaños. Tirant Humanidades, Valencia, 400 p.
OLLERO, A. y ORMAETXEA, O. (1996). Las aguas de Euskal Herria. En: Meaza Rodríguez, G. y Ruíz Urrestarazu, E. (Dirs.): Geografía de Euskal Herria, t. 3: 85-240, Ostoa, 240 p.
RUIZ URRESTARAZU, E. y GALDOS, R. (2008). Geografía del País Vasco, Ed. Nerea, 366 p.
URIARTE, A. (1996). El clima de Euskal Herria. En: Meaza Rodríguez, G. y Ruíz Urrestarazu, E. (Coords.): Geografía de Euskal Herria, Tomo 3. Ostoa, pp. 8-82.
Gehiago sakontzeko bibliografia
ALLENDE, J. (2002). Ordenación del Territorio y Políticas sectoriales: referencia al caso vasco. Universidad del País Vasco. Servicio Editorial, 266 p.
EUSTAT (1996). Atlas Temático de la C. A. de Euskadi. Instituto Vasco de Estadística, 120 p.
GOBIERNO VASCO (2018). Informe de Seguimiento I. Agenda Euskadi Basque Country 2030. Recuperado de: https://www.euskadi.eus/agenda-2030/seguimiento-2018/
GOBIERNO VASCO (2019). Directrices de Ordenación Territorial de la C.A.P.V. Recuperado de: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/dots_nuevo/es_def/adjuntos/2019/DOT_Memoria.pdf
HOYOS, D. (2015). Movilidad Sostenible, El transporte a dieta. Universidad del País Vasco. Servicio Editorial, 24 p.
Aldizkariak
Lurralde. Investigación y Espacio. Instituto Geográfico Vasco
Revista de la Cátedra Unesco sobre Desarrollo Sostenible de la UPV/EHU
Ekonomiaz. Revista vasca de economía. Departamento de Hacienda y Administración del Gobierno Vasco.
Boletín de la Asociación de Geógrafos Españoles
TaldeakToggle Navigation
01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 11:00-13:00 | 11:00-11:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- ANEJO 0.08 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN 2
- ANEJO 0.08 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN 2
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 11:30-13:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- ANEJO 0.08 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN 2