BideotekaLab
Lekua: 3B.10 / 3. solairua
Materiala ikusteko postuak: 6
Telefonoa: 94 601 5133
Bideotekaren artxiboa esteka honetan http://158.227.14.242:8080/ kontsultatu ahal da: eta bideotekan bertan. Konexioa UPV/EHUtik kanpo egin nahi izanez gero, VPN erabili behar da. Urrunetik sareratzeko VPN zerbitzuari buruzko informazio gehiago
Irakasleak eta ikertzaileak
Mailegua eta kopiak:
Bideotekako materialaren maileguak eta kopiak Fakultateko irakasle eta ikertzaileek bakarrik eskatu ahal dituzte. Irakasle eta ikertzaileek bideotekako datu basean (http://158.227.14.242:8080/) bilatu behar dituzte materialen erreferentziak. Konexioa UPV/EHUtik kanpo egin nahi izanez gero, VPN erabili behar da.
Mailegua ere materiala ikusteko jarritako ordutegi berean eskatuko da eta 30 egunerako izango da gehienez.
Irakasle eta ikertzaileek materialen kopiak multimediako teknikariei (csc-multimedia@ehu.es) eskatuko dizkiete, nahi dituzten materialen erreferentziak adieraziko dituzte bideotekako datu basean (http://158.227.14.242:8080/) bilatuta. Kopia nahi izanez gero, euskarria (DVD garbia edo pendrive) eskaini beharko dute irakasleek.
Ikasleak
Ikasleek ikus-entzunezkoak gelan ikusi ahalko dituzte horretarako jarritako ordutegian eta ikasle txartela aurkeztu beharko dute.