Fakultateko ekitaldien eta hitzaldien bideoak
Jordi Évole solasean. 2023ko azaroaren 8ean. Fakultateko Auditorioan
Jordi Évole kazetari ezaguna Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultatera etorri zen joan den azaroaren 8an. Évolek, ia bi orduz erantzun zien irakasleen eta ikasleen galderei gainezka zegoen auditorioan. Espero bezala, ez zuen inor axolagabe utzi.
--------------------------------------------------------------------
Gizarte-inpaktuaren balioa hedabide publikoetan. 2024ko urriak 3, Bizkia Aretoan
Jardunaldia Unibertsitate Enpresa Gizartea Gelen baitan, ETBren Komunikazio Ikasgelan, egiten diren ekintzen barruan dago. Aipatu ikasgelak ikerketa, dibulgazioa eta trebakuntza sustatzen ditu. ETB aitzindaria izan da “EiTBren balioa eta eragin soziala 2023an” izeneko txostena bultzatzen, ikus-entzunezko zerbitzu publikoen egungo erronkak eta iraunkortasuna azpimarratuz. (Informazio gehiagorako).
- Ponentzia: Gure gizartea hobetzen duten hedabideak: EITB europear testuinguruan. David Fernández Quijada. South180-eko Ikerketa zuzendaria eta sortzaileetako bat.
- Mahai-ingurua: Komunikabideak: gizarte-inpaktua, ebaluazioa eta berrikuntza.
Juan Carlos Miguel. UPV/EHU. Katedraduna Publizitate eta Ikus-entzunezko komunikazio sailean. Azahara Cañedo. Gaztela-Mantxako Unibertsitatea. Komunikazio Fakultateko irakaslea. Marta Rodríguez-Castro. Santiagoko Unibertsitatea. Komunikazio Zientzien saila.
- Esperientzia aitzindarien aurkezpena: Gizarte-inpaktuaren neurketa hedabideetan.
Isabel Octavio. Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko Zuzendaria. EITB. Ignacio Gomez. Zuzendaria Digital & Research. RTVE. Tomas Coppens. Senior Researcher VRT.
--------------------------------------------------------------------
Kirol eta komunikazio multimedia. 2024ko apirilak 16, Bizkaia Aretoan
EITB Komunikazio Ikasgelak, Kirola eta Multimedia Komunikazioa lelopean komunikatzaile, kirolari eta akademikoen ikuspegiak batu nahi izan ditu zenbait gaien inguruko gogoeta bultzatzeko. Jardunaldian mintzagai izango diren gai askok gaurkotasun handia dute komunikazioaren testuinguruan, esaterako: arlo honetako prestakuntzaren eta ikerketaren erronka berriak, eduki digitalak sortzea eta kontsumitzea, ziberkirola (e-sports), emakumeen egoera kirol kazetaritzan, kirol arloko komunikazio korporatiboa edo kirolariaren alderdi komunikatzailea.
1. Redes sociales y nuevas formas de comunicación y emprendizaje.
2. Emakumeak kirol komunikazioan Zer aldatu da.
3. Estrategias de comunicación corporativa en el deporte.
4. Ética de la comunicación deportiva frente a bulos, clickbaits y demás desinformación.
5. La comunicación en el deporte como agente de cambio social.
-----------------------------------------------------------------
Eta graduen ondoren, zer? (Irteera Profesionalen III Jardunaldia. 2023ko apirilaren 25ean. Fakultateko Auditorioan)
Ikus-Entzunezko Komunikazioko, Publizitate eta Harreman Publikoetako eta Kazetaritzako Graduen Koordinazioek antolatuta, Fakultateko “Irteera Profesionalak” Jardunaldiak laugarren mailako ikasleen ohiko galdera garrantzitsu bati erantzun nahi dio: Eta Graduaren ondoren, zer?
Horretarako, jardunaldi honek urtero publizitatearen, ikus-entzunezkoen eta kazetaritzaren sektoreko profesional nabarmenen testigantzak ekartzen ditu. Jardunaldiari esker, ikasleek lan- eta prestakuntza-aukera desberdinak ezagutzen dituzte, eta, horrez gain, aktiboki parte har dezakete profesional horien aholkua jasotzeko eta zalantza espezifikoak argitzeko.
Irteera Profesionalen III Jardunaldia Fakultateko Auditorioan izan zen
2023ko apirilaren 25ean. Jarraian, parte hartu zuten profesionalen ekarpen nagusien laburpena eskaintzen da: Iñaki Arenas Ortega (Eñutt agentziako CEO eta Sormen Zuzendaria), Itziar Azpeitia Iruretagoiena (EITBko Proiektu Berezien Arduraduna) eta Begoña Beristain García (Kazetaria eta Bego Beristain Podcasting-eko Zuzendaria).
Orrialde honetako ikus-entzunezko piezak lau ikaslek grabatu eta editatu zituzten. Ikasle horiek lehen mailan matrikulatuta zeuden: Haizea Marquínez, Maider Momoitio, Iker Oña eta Arrieta Saldaña.