UPV/EHU-AL eta Beste Norakoak 2025-2026
Informazio bilerak
Ikus-entzunezko Komunikazioa / Publizitatea eta Harreman Publikoa / Kazetaritza/ Ikus-entzunezko Komunikazioa + Kazetaritza/ Kazetaritza + Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasleak:
- 2024ko urriaren 29an, asteartea, goizeko 10:00etan Fakultateko Auditorioan (euskaraz).
- 2024ko urriaren 29an, asteartea, eguerdiko12:00etan Fakultateko Auditorioan (gaztelaniaz).
Soziologia / Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa / Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa + Soziologiako ikasleak:
- 2024ko urriaren 31n, osteguna, goizeko 9:30etan Fakultateko Auditorioan (elebitan).
Baldintzak eta mugak
UPV/EHUko Euskera, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreodetzaren orrian, programa bakoitzari (UPV/EHU-AL eta BN) dagokion informazioa aurkituko duzu, orrialde honetako informazioarekin osatuko dena. Oso garrantzitsua da, beti ere, bi orrietako informazioa kontutan izatea.
Puntu garrantzitsuak:
- Eskaria egitean, gutxienez, graduko bigarren urtean egon beharko da matrikulatuta.
- Ikasleak 54 kreditu gaindituak izan beharko ditu mugikortasun-eskaera egiteko unean.
- Ikasleak ezin izango ditu hitzarmen akademikoan Gradu Amaierako Laneko kredituak sartu.
- Mugikortasuna graduko 4. mailan burutuko duten ikasleek, lauhileko bateko egonaldiak baino ezin izango dituzte eskatu. Horiek lehen lauhilekoan egingo dira beti, eta ezin izango da egonaldia luzatu. Bestetik, gradu bikoitzeko ikasleek ezingo dute mugikortasunik burutu 5. mailan.
- Nazioarteko mugikortasun programetan parte hartu ahal izateko, ikasleak, deialdiaren aukeraketa egiten den unean, bere espediente akademikoan batezbesteko nota 6,50 izan beharko du. Salbuespen moduan, aurretik Buddy programan egoki parte hartu duen ikasleari 6,00ko batezbesteko nota onartu ahal izango zaio. Hori fakultateak kudeatzen dituen norakoei soilik aplikatuko zaio.
- Esleitzerako momentuan, nota minimo hori duen ikasleari, merituengatik beste puntu bat gehitu ahal izango zaio, hau da, aurreko deialdietan Buddy edo/eta Ikaskide programan parte duenari (0,5 programa bakoitzeko). Batuketa hori fakultateak kudeatzen dituen norakoei soilik aplikatuko zaio.
- Kontuan izan behar dira UPV/EHUko Euskera, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreodetzak bere 2025/26 DEIALDIA dokumentuan zehaztutako baldintzak eta mugak; Fakultateko baldintzekin osatuak izango dira.
- Ikasleen betebeharrak
- Helmugan ikasleek lortutako kalifikazioen aitortza akademikoa burutzeko, atzerriko zentroetan egindako unibertsitate-ikasketen batez besteko noten baliokidetasun-taulak erabiliko dira (aintzatespenaren unean indarrean daudenak), gai horretan eskumena duen Ministerioak argitaratutakoak.
- Aurtengo ERASMUS-AL-BN deialdian plaza bat jasotzen duten ikasleek EZIN izango dute SICUE deialdian parte hartu, nahiz eta esleitutako plazari uko egin. ERASMUS-AL-BN plaza bat lortzen ez dutenek, ordea, bai izen eman dezaketela SICUE programan.
Eskaerak
Eskaerak on-line egingo dira GAURen bitartez. Jarraibideak UPV/EHUko Euskera, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreodetzaren orrian jaitsi daitezke.
Gogoratu, eskaera egiteko epea 2024ko azaroaren 4tik 18ra bitarte izango dela.
GAURen, "BESTELAKO AUKERETAN INTERESATUA" klikatu daiteke, horrela, ikaslea, bere zerrendako norakoren batean ez bada esleitua izaten, libre geratu den beste norakoren bat eskeintzeko aukera izango du (beti ere eskaera egiterakoan 8 norako aukeratzen baditu). Oso garrantzitsua da aukera hori klikatzea. Aukera hori klikatu ezean, ezin izango zaio libre geratu den norakoren bat eskaini.
Latinoamerikaren kasuan kontutan izan behar da bertako urte akademikoa kasu gehienetan ez datorrela bat UPV/EHUkoarekin.
Hizkuntza eskakizuna duen plazaren bat aukeratzen bada (Beste Norakoak), ikusi "Hizkuntza eskakizunak" atala.
Norakoak
Norakoen zerrenda:
* Ongi aztertu zure gradua ematen dela helmugako unibertsitatean.
Hizkuntza eskakizuna (Beste Norakoak)
Norako bakoitzaren Hizkuntza eskakizunak Nazioarteko Harremanen Bulegoko webgunean daude.
Fakultateak kudetzen dituen norakoen hizkuntza egiaztagirien entrega (online)
University of Massachusetts (USA), Concordia University - Montreal (Kanada), University of Dundee (Erresuma Batua), University of Hertfordshire (Erresuma Batua), KIMEP (Kazakhstan) eta Myongji University-ren (Korea) kasuan, Fakulateak kudeatzen dituen norakoak direnez, atal honetan aurkituko duzun estekan aurkeztu behar duzu zure ziurtagiriaren kopia digitala:
NHBak kudeatzen dituen norakoen hizkuntza egiaztagiriaren entrega (email)
Gainontzeko "Beste Norako" guztietan (kupo orokorrekoak, hots, NHBak kudeaturikoak), hizkuntza-mailen ziurtagiriaren aurkezpena hurrengo posta elektronikora bidali behar duzu: certiidiomas.internacional@ehu.eus
Laguntza ekonomikoak
Laguntza ekonomikoak ez ditu Fakultateak kudeatzen eta ikasleak dauka beraiek eskatzeko erantzukizuna.
Azken urteotan laguntzak murriztuz Joan dira eta etorkizuna ez dago garbi. Ondorengo estekan ikus daiteke azken urteotako bilakaera: