Promo Prestakuntza Duala
Bideoaren transkripzioa:
Esperientzia ikaragarria izan da.
Asko ikasi dut.
Asko gerturatzen zaituelako lan-merkatuaren mundura
Zelan den lanean hasten. Lehen aldiz lankideak izatea
Prestakuntza duala Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasleek gauzatu dezaketen ibilbidea da
Dualean dauden ikasleek enpresaren funtzionamendua bertatik bertara ezagutu eta ordaindutako jarduera profesionala burutzen dute.
Bi txandatan osatzen da ibilbidea: hirugarren mailan prestakuntza duala I eta laugarren mailan duala II, bi maila horietako hautazko kredituen baliokidea da eta ikasle bakoitzak enpresako profesional bat eta Fakultateko irakasle bat izango ditu tutore moduan.
Ikasleak ETBra etortzen direnean, hiru fase izango dituzte.
Lehenengo fasea inmersioa da. Lana kontrolatzen hastea, taldea ezagutzea, egiten ditugun produktuak ezagutzea eta, batez ere, produktu horien beharrak antzematen hastea.
Bigarren fasean, ikasleek parte-hartze aktiboagoa dute. Bideoak egiten dituzte edo zuzenekoak ikusten hasten dira, baina beren maila profesionalizatzeko beharrezko zuzenketak jasotzen dituzte beti.
Eta hirugarren fasean, errealizazio-mahaian zuzenekoetan pintxatzen hasten dira, edo tarte txikietan. Erantzukizuna hartzen dute, betiere gainbegiratze batekin.
Prestakuntza dualean, ikasitakoa praktikan jartzen baduzu, askoz hobea da. Zerbaitetan huts egiten baduzu, ez geratu hor. Jarraitu behar duzu. Horrek balio izan dit nire bizitza arruntean. Batez ere ingurunean harremanak izaten ikasi dut.
Ikasleak asko hazten dira alderdi pertsonalean, talde batean integratuta sentitzen direlako eta gaitasunak garatzen ari direla sentitzen dutelako. Garapen integrala gertatzen da. Heldutasunean, konpromisoan eta profesionalizazioan irabazten dute.
Nik pertsonalki duala aukeratu nuen benetan lan batera gerturatu eta hura ezagutzeko. Modurik onena dualarekin da. Urte oso batean astia duzulako lanpostu batean jesarri, dinamikak bereganatu, taldeko edozein kide bezala lan egiteko.. Gainera talde jator bat edukitzea gainean, zuzendu eta laguntzen ninduena behar nuenean, aparteko esperientzia bat da.
Gutxi gorabehera zelan hurbildu mundu errealera. Gonbidatuekin zelan egon behar zaren, zelan agurtu, adibidez pantailatik bakarrik ikusi edo ezagunak diren pertsonak, politika arlokoak, kirola eta kultura arlokoak… horrelako hamaika persona ezagutu dodaz.
Unibertsitate esperientzia baina baita profesionala eskeintzen du ere. Bi esperientzia horiekin graduatzen zara. Lan esperientziarekin ateratzen zara unibertsitatetik. Edozeinen ametsa nire ustetan. Gainera oso baliagarria da lan-munduan sartzeari begira. Soziologian izan dugun azken esperientzian, ikasleak Zinema Ikusezina jaialdian lan egin zuen, jaialdiaren datuak aztertzeko zereginarekin, zein filmak gai sozialen arabera hautatzeko… Gure ikasleek asko dute emateko eta Ibilbide Dualak hori ikusgarri egitera laguntzen digu.
Ikasleek aintzt hartu beharko luketen aukera baliotsua da. Batetik, Kurriculuma elikatzeko, aberasteko balio duleako, eta bestetik, lan mundura ateak zabaltzeko balio duelako. Gure ikastegi honetan baditugu ikasle batzuk dualeko ibilbidea osatu dutenak eta segituan lehen kontratua sinatu dutenak.
Egin prestakuntza duala, ehuneko ehun, asko ikasiko duzulako.
Konturatu naz nazela norbaitentzat berezia den proiektu baten parte.
Gomendatuko nukeen esperientzia bat da.