Hezkuntzarako lankidetza praktikak lehen lauhilekoa 2024/2025

Hezkuntzarako lankidetza praktikak lehen lauhilekoa 2024/2025

NORENTZAT: 120 ECTS GAINDITUTA DITUZTEN IKASTEGIKO KAZETARITZA, PUBLIZITATEA ETA HARREMAN PUBLIKOAK ETA IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA GRADUETAKO IKASLEAK.
NOIZ EGITEKO: IKASTURTEKO LEHEN LAUHILEKOA: urriaren 1etik abenduaren 31ra arte.

PROZEDURA: Honakoak dira jarraituko beharreko urratsak:

  1. Fakultateko webgunean sartu eta bertako Praktikak/Bekak izeneko atalean ikasleentzat dagoen informazioa ARRETAZ irakurri:
     
  2. Praktiken arautegia: Ondoko dokumentuak jaitsi (oso komeigarria ondoko dokumentu biak irakurtzea)
    Praktiken arautegia - Dokumentu 1
    Praktiken arautegia - Dokumentu 2 
     
  3. Kontsultatu lehen lauhilekoan praktikak egiteko argitaratuta dagoen norakoen zerrenda.
     
  4. Bete eskaera orria(erabilgarri egongo da uztailaren 5etik uztailaren 17ra)
    • KONTUAN HARTU: praktikak egiteko aukeratzen dituzun norakoak lehentasunaren arabera zerrendatuta adierazi behar dituzu eskaera orrian. Behin eskaera bidalita ez da aldaketarik onartuko. Esleipenak egiteko bi irizpide erabiliko dira: espedienteko batez beteko nota eta zenbatgarren praktika den (lehentasuna izango dute praktika lehen aldiz eskatzen duten ikasleek).
  5. ESKAERA EGITEKO AZKEN EGUNA: 2024ko uztailak 17 

Esleipenen behin-behineko zerrenda (pdf, 394 Kb)

EGUTEGIA

NOIZ ZER
UZTAILA
5 – 17
IKASLEEK ESKAERAK AURKEZTU
UZTAILA
19 -22
PRAKTIKAK EGITEKO TOKIEN ESLEIPENA ETA ARGITARATZEA
Web orrian argitaratuko dira. Argitaratzeko azken eguna: uztailak 5 

IRAILA
2 – 13

ESLEITU ZAIZUN TOKITIK ZUREKIN HARREMANETAN
(elkarrizketa, curriculum vitae-e, lanbook edo egoki jotzen duten proba egitea eskatu ahal dute. Komenigarria da prestatuta izatea hitzordua duzunerako)

IRAILA
16 – 26

ONARPENA
Praktikak egiteko tokian onartzen bazaituzte, eta zuk ere onartzen baduzu, adostasunaren berri jakinarazi behar duzu mezu elektronikoa bidaliz gkz.praktikak@ehu.eus helbidera. Hala eginez gero, praktiken hitzarmena prestatzeari ekingo zaio
Onarpenerako azken eguna: irailak 26

 

HARREMANETARAKO

Prozedurari buruzko zalantzaren bat edo beste edozein argibideren bat behar izan ezkero, hiru aukera dituzu:

  • Joan Dekanotzara:

ELIXABETE LARRINAGA (2.13 bulegoa) 
Praktiken eta Lan-orientaziorako dekanordetza