Egutegiak 2024/2025
Akademi egutegia 2024/2025
Gestio akademikorako egutegia, 2024/25. Epeak eta prozedura
1. LEHENENGO MAILATIK GORAKO MAILETAKO MATRIKULA (AUTOMATRIKULA)
Matrikula On-Line egingo da 2024ko uztailaren 19tik 26ra (biak barne), unibertsitatearen web orrian aurretik emandako hitzorduetan (egun eta ordu jakinetan) – www.ehu.es
2. 2022/23ean MATRIKULATUTA EGON EZ DIREN IKASLEEN MATRIKULA
Fakultateko Idazkaritzan egin beharko dute matrikula 2024ko irailaren 2tik 6ra bitartean (biak barne).
3. LEKU ALDAKETAK
Beste titulazio edo unibertsitate batzuetatik datozen ikasleek espedientea lekuz aldatzeko eskaria eginda eduki beharko dute 2024ko ekainaren 14tik uztailaren 1era, (biak barne), fakultateko Idazkaritzan idatzia aurkezturik. Eskaria onartzen bazaie, matrikula egin ahal izango dute 2024ko irailaren 2tik 6ra.
4. TALDE ALDAKETAK
Maila/titulazio beraren barruan taldez aldatzeko eskariak 2024ko irailaren 2tik 6ra aurkez daitezke fakultateko Idazkaritzan. Eskarien ebazpena fakultateko iragarki oholetan argitaratuko da 2024ko irailaren 10ean.
5. MATRIKULA ALDAKETAK
Ikasturte osorako (1. eta 2. Lauhilekoa) matrikularen aldaketa eskaera 2024ko irailaren 2tik 6ra egin daiteke. Irakaskuntza taldea ixten duten hautazko irakasgaien matrikula ez da inola ere ez aldatuko.
6. BIGARREN MATRIKULALDIA
Bigarren matrikulaldi bat dago bigarren lauhilekokoak diren adarraren oinarrizko, nahitaezko eta hautazkoetarako. Hautazko irakasgaietan plazarik geratzen bada baino ez dira onartuko eskariak. Irakasgai hauetako matrikula Fakultateko Idazkaritzan egin behar da 2025eko urtarrilaren 27tik 31ra (biak barne). EPE HONETAN EZ DA INOLAKO ALDAKETARIK ONARTUKO, SOILIK IKASGAIAK GEHITZEA.
7. GRALaren MATRIKULA ETA ESLEIPENA
2023/24 ikasturterako GRALaren matrikula, automatrikula garaian egin daiteke baldin eta gradua amaitzeko falta zaizkizun irakasgai guztiak matrikulatzen badituzu. Ez da derrigorrezkoa automatrikulan GRALa matrikulatzea. Aurrerago, hobekien dagokizunean egin dezakezu (batez ere kredituak baliozkotu nahi badituzu). Era honetan, GRALa matrikulatzeko epea irekia egongo da ikasturte osoan zehar, 2025eko otsailaren 19ra arte (martxoko defentsarako), 2025eko maiatzaren 15ra arte (ekaineko defentsarako) edo 2025eko ekainaren 27ra arte (iraileko defentsarako)..
GRALa soilik geratzen zaion eta 24/25 ikasturtean defendatu nahi duen ikasleak, Automatrikula epean matrikulatu beharko du (GRALa) derrigorrez.
GRALaren gaiaren eta zuzendariaren esleipen eskaera egiteko lehengo txanda 2024ko urriaren 7tik 18ra egingo da. Lana esleitu ez zaien ikasleek edo esleitutako lanari uko egin dioten ikasleek esleipen eskaera egiteko bigarren txanda izango dute, 2024ko azaroaren 4tik 8ra.
8. HAUTAZKO KREDITUEN BALIOKIDETZA
Ikasleek ikasturtean zehar praktiken, kirol aktibitatearen eta abarren bitartez hautazko kredituen baliokidetza eska dezakete.
9. BALIOZKOTZEAK
Irakasgaiak baliozkotzeko eskariak fakultateko Idazkaritzan aurkeztu beharko dira ikasturtea ofizialki hasten denetik hilabeteko epean.
a) Egindako ikasketak fakultate honetakoak badira, nahikoa izango da eskaera egitea.
b) Egindako ikasketak EHUko beste ikastegi batekoak badira, eskaerarekin batera irakasgaien programa zigilatuak eta ikasketa planaren kopia aurkeztu beharko dira.
c) Egindako ikasketak beste unibertsitate batekoak badira, eskaerarekin batera irakasgaien programa zigilatuak, ikasketa planaren kopia eta kalifikazioen ziurtagiri akademikoa aurkeztu beharko dira.
10. DEIALDIA AURRERATZEA
Titulazioa lortzeko gehienez 30 kreditu geratzen zaizkien graduko ikasleek urtarrilerako deialdia aurreratzea eskatu ahal izango dute bigarren lauhilerako eta lehenengo matrikula ez diren irakasgaietarako.
Eskaerak egiteko epea 2024ko azaroaren 11tik 22 bitartekoa izango da. 2024ko abenduaren 13an dekanotzak azter.keta horien data ofizialak argitaratuko ditu, eta azterketak 2025eko urtarrilaren 27tik 31ra egingo dira
11. EBALUAZIO BEREZIA
Ebaluazio berezirako eskaerak fakultateko idazkaritzan aurkeztu behar dira irailan eta martxoan. Irailan, azken eguna 2024ko irailaren 5a izango da eta martxoan, azken eguna 2025eko martxoaren 5a.
Epaimahai Bereziak 2023ko irailaren 15 baino lehen edo 2024ko martxoaren 15 baino lehen ebatziko ditu eskaerak.
Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiko 29 eta 30 artikuluetan ezartzen diren baldintzez gain, Fakultateko Epaimahai Bereziak 2018ko apirilaren 25ean onartutako baldintzak bete behar dira:
1) Zentroko baldintzak, graduko araudiaren gehigarriak dira, edonola ere.
2) Eskaera egiten duen ikaslearen espedientearen nota orokorra gutxienez 6,5ekoa izan behar du.
3) Ikasleak ezin izango du bi irakasgai oinarrizkoren edo bi irakasgai nahitaezkoen ebaluazio berezia eskatu, ez eta, oinarrizko eta nahitaezko bi irakasgaien ebaluazio berezia ere ez.
4) Ikasleak gutxienez ebaluaketa berezia eskatzen duen irakasgaiaren lau deialdietara aurkeztu behar izan da eta haietako batean gutxienez 4ko nota lortu.