Irakasleak. Gradu Amaierako Lana 2024/2025
GRAL egutegia
- GRAL egutegia 2024/2025 (pdf, 249 KB)
Ikasleak esleitzea
- Esleitutako ikasle bakoitzeko e-posta bat jasoko du.
- Noiz? Urriaren 21tik 25ra eta azaroaren 11tik 15era.
Tutoretza prozesua
- Ikaskuntza gidek hemen azaltzen den tutoretza epeak proposatzen dituzte, irakasle bakoitzak lanaren ezaugarrira eta testuingurua egokituko du.
1. saioa | Azaroa | Izena ematean izendatutako gai-arloaren baitako gaia zehaztea. Lan-egutegia |
2. saioa | Abendua/Urtarrila | Jarraipenerako lehen saioa |
3. saioa | Otsaila/ Martxoa | Jarraipenerako bigarren saioa |
4. saioa | Apirila/ Maiatza | Jarraipenerako hirugarren saioa |
5. saioa | Maiatza | Amaierako lana ematea zuzendariari eta defentsa prestatzea. |
Defentsa txostena igotzea
- Ikasleek GRAL-en defentsa eskatzen dute GAUR-en.
- Irakasleek GAUR-en mezua jasoko dute eskaera baliozkotzeko.
- Ikasleek ADDIn utziko dute lana.
-
OHARRA: 500 MB baino gehiago dituzten GRAL-ak, tamainagatik, ezin dira ADDIra igo. Kasu horietan, fitxategia (bideoa, argazkiak…) beste plataforma batera igoko da (Youtube, Vimeo…), eta ADDIra igotzen den memorian dagokion lotura sartuko da. Gainera, fitxategi hori duen pendrive bat entregatu behar da Dekanotzan.
-
- Irakasleek GAUR-era zuzendariaren txostena (pdf, 241Kb - doc, 78Kb) igo behar dute, inoiz ez hau baino beranduago:
- Otsailaren 27a martxoko Ezhoizko Deialdirako
- Maiatzaren 23a ekaineko Deialdirako
- Irailaren 12a iraileko Deialdirako.
- Nola igo txostena? GAUR irakaslearen eskuliburua. (pdf, 229 Kb)
Lana ADDIn baliozkotzea
- Zer da baliozkotzea? Ikasleak igo duen dokumentua zuzendariak aztertutakoa dela ziurtatzea.
- Noiz baliozkotu? ADDIn GRALa baliozkotzea eskatzen dion e-posta jasoko du.
- Inoiz honako datak baino beranduago:
- Otsailaren 27a martxoko Ezhoizko Deialdirako
- Maiatzaren 23a ekaineko Deialdirako
- Irailaren 12a iraileko Deialdirako.
- Nola baliozkotu (pdf, 552 KB)?
Epaimahaia
- Defentsa deialdia baino astebete lehenago defentsa eskatuta duen ikasle bakoitzeko ADDIk bidalitako e-posta bat jasoko du. Bertan ikaslearen lana jaisteko esteka topa dezake.
- Defentsa deialdia baino astebete lehenago defentsa eskatuta duen ikasle bakoitzeko GAURek bidaltzen duen e-posta bat jasoko du. Bertan zuzendariaren txostena topa dezake.
-
GRALaren kalifikazioa GAUR bidez egiten da edozein irakasgaitan bezala. Ikasleak gainditzen ez badu, Epaimahaiak txosten bat idatziko du. Dekanotzak ikasleari eta zuzendariari bidaliko dio txostena eta aktari erantsiko zaio.
Araudiak eta irakaskuntza gidak
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Gradu Amaierako Lana egiteko eta defendatzeko araudia (pdf, 104 KB)
- UPV/EHUko arautetgia (pdf, 260 KB)
- Kazetaritzako GRAL irakaskuntza gida (pdf, 82 KB)
- Ikus-entzunezko Komunikazioko GRAL irakaskuntza gida (pdf, 1.200 KB)
- Publizitatea eta Harreman Publikoko GRAL irakaskuntza gida (pdf, 82 KB)
- Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko GRAL irakaskuntza gida (pdf, 152 KB)
- Soziologiako GRAL irakaskuntza gida (pdf,152 KB)
Eskuliburuak eta inprimakiak
- Zuzendariaren txostena (pdf, 149 KB)
- GRAL irakaslearen eskuliburua (pdf, 229 kb)
- ADDI gida (pdf, 151KB)