formacion_dual_alumnado

Prestakuntza Duala - Ikasleak

Zer da prestakuntza DUALA?

Prestakuntza duala zure graduko hautazko kredituak hirugarren eta laugarren mailan egiteko prestakuntza ibilbide bat da, enpresa edo erakunde batean egonaldi bat eginda. Erakunde honek erabaki du prestakuntza jarduera batzuk antolatzea zure graduko prestakuntza helburuen barruan.

Horrela, hirugarren eta laugarren mailan, irakasgaia hauek egingo dituzu: zure graduko nahitaezko irakasgaiak eta PRESTAKUNTZA DUALA I (3. mailan) eta PRESTAKUNTZA DUALA II (4. mailan).

Gradu Amaierako Lana ere ibilbide DUALA ibilbidearen esparruan egingo duzu, ikastegiko tutoreak eta helburuko erakundeko begiraleak batera zuzenduta.

Garrantzitsua da honakoak kontuan hartzea:

  • Helburuko erakundeko eta fakultateko begirale bat izango duzu esleituta, eta haiek ebaluatuko dute ibilbide horretan nola jardun duzun.
  • Prestakuntza ibilbide horretan egindako jarduera ordainduko zaizu, betiere zure arduraldi orduen eta lanbide arteko gutxieneko soldataren arabera.
  • Ibilbide DUALA egitea bateraezina da Erasmus edo SICUE  bezalako mugikortasun egonaldiekin.

Prestakuntza DUALAren kronograma grafikoa

Ibilbide DUALA egin ahal izateko bete beharreko baldintzak

Ibilbide DUALA hirugarren eta laugarren mailen artean egiten da; beraz, orain, Fakultateko edozein gradutako bigarren mailako ikasleei dagokie ibilbide hori hautatzea, 2021/2022 ikasturteari begira.

Prestakuntza duala ibilbidea egiteko betebeharreko baldintzak:

  • Graduko 90 kreditu gaindituta izatea eskaera egiteko unean.
  • Graduko 120 kreditu gaindituta izatea ibilbidea matrikulatzeko unean.

 Plazak espediente akademikoaren batez besteko notaren arabera esleituko dira.

Nola matrikulatu naiteke?

Matrikulatzeko eman beharreko urratsak:

  1. Prestakuntza DUALA burutzeko tokia aukeratzea: sasoia heltzen denenan, dekanordetzak horren inguruko informazio bilera deituko du.

  2. Erakundeen elkarrizketa: destinoak hautatu ondoren, elkarrizketak egingo zaizkie izena eman duten pertsonei.
  3. Destinoen azken esleipena: elkarrizketen ondoren egingo da. Destinoko erakundeak hautagaietako bat baztertzen badu, beste bat bilatuko da.
  4. Matrikulazioa: behin destinoaren esleipena itxi ondoren, ikaslea PRESTAKUNTZA DUAL I-eko irakasgaian matrikulatuko da. Barne araudia jaitsi (pdf, 98 KB)

 

2023/24 Ibilbide DUALerako destinoak