Irakasle-ikertzaileentzako prestakuntza ikastaroak 2015/2016
Emandako ikastaroak
Metodologia aktiboen ikastaroak
Ikastaroen helburua da ikasgelan metodologia aktiboak erabiltzeari buruzko sarbidea ematea, betiere beste lankide batzuek gizarte zientzien eta komunikazioaren arloko graduetan ezartzerakoan izandako esperientzia baliatuta. Ikastaro bakoitza metodologia aktibo espezifiko batekin dago loturik. Ikastaroan metodologia aktiboen aplikazioaren hainbat adibide emango dira eta ariketa bat planteatuko da ikastaroko parte hartzaile bakoitzak ematen dituen irakasgaietara egokitu dezan.
Jasotzaileak: metodologia aktiboen proiekturik garatu ez duten irakasleak.
Ikastaroak:
Gizarte Zientziak
Ikaskuntza arazoen bidez
- Ekainaren 13an eta 20an, astelehena. Ordua: 9.30-13.00. Ikasgela: Mintegia I. Bi hizkuntzatan
Ikaskuntza kasua aztertuta.
- Ekainaren 8an eta 15ean, asteazkena. Ordua: 9.30-13.00. Ikasgela: Mintegia I. Bi hizkuntzatan.
Komunikazioa
Ikaskuntza proiektuen bidez.
- Ekainaren 7an eta 14an, asteartea. Ordua: 9.30-13.00. Ikasgela: Mintegia I. Gaztelaniaz
-
Ekainaren 9an (osteguna) eta 16an (ostirala). Ordua: 9.30-13.00. Ikasgela: MM6 Euskaraz
Epe itxita
Iraskaskuntza gidak
2016/2017 kurtsorako irakaskuntza gidak betetzeko ikastaroa.
Data eta lekua:
- Maiatzaren 23. 11-13 h. MM6 (Castellano)
- Maiatzaren 25. 11-13 h. MM6 (Euskera)
Izena emateko: http://goo.gl/forms/8TJBL5CypZ (ez erabili Internet Explorer)
Gizarte eta komunikazio zientzien arloko kalitateko aldizkari eta liburuetan argitaratzeko
- Maiatzaren 20a. (9.30-13.30h.) MM6
Ikastaro hau da non argitaratu hautatzen laguntzeko tresnak ezagutu nahi dituzten irakasleentzat, betiere kontuan hartuta agentzia ebaluatzaileek (ANECA, CNEAI, UNIBASQ) erabiltzen dituzten kalitate irizpideak eta zer alderdi baliatu behar diren haien argitalpenen ikusgarritasuna areagotzeko.
Gomendagarria da, baita ere, kasuan kasuko ebaluazio prozesuetan (akreditazio, seiurteko eta abarretan) aipatutako agentziek exijitutako kalitate irizpideak aurkitzeko erabili behar dituzten tresnak ezagutu nahi dituztenentzat.
Ikastaro honen helburu nagusia da agentzia ebaluatzaileek kontuan hartzen dituzten kalitate irizpideak (eragin faktorea, kalitate editoriala, datu baseetako presentzia, aipamen kopurua) lokalizatzeko behar diren zenbait tresna azaltzea, baita ere, agentzia horiek (ANECA, CNEAI, UNIBASQ) argitalpen zientifikoak ebaluatzeko prozesuetan erabiltzen dituzten tresnak, hau da, aipatutako agentziek erabilitako kalitate irizpideen arabera non argitaratu hautatzen laguntzeko tresnak azaltzea.
Gainera, azalduko dira egileen eta bere argitalpenen ikusgarritasuna ahalbidetzeko alderdiak ere.
Ikastaroan ondoko galderei erantzuten saiatuko da:
- Zer irizpide hartzen dira kontuan kalitate editoriala ebaluatzeko?
- Zein dira nire jakintza arloko aldizkaririk garrantzitsuenak?
- Non aurkituko dut aldizkari baten eragin faktorea?
- Nola jakin ahal dut zer datu basetan dagoen aldizkari bat?
- Nola aurkituko dut artikulu batek jasotako aipamen kopurua zein den?
- Zer egin dezaket neure buruaren eta neure argitalpenen ikusgarritasuna areagotzeko?
Izena emateko: Plaza beteak
Eskolak ingelesez emateko ahozko komunikazio teknikak
Nork emana: SPIK (HIZKUNTZA LABORATEGIA)
Irakasle-ikertzaile guztiei dago irekita ikastaroa, baina eskolak ingelesez ematen dituzten edo emateko prestatuta dauden irakasleei emango zaie lehentasuna.
Ikasgela birtualen eGela kudeatzaileari buruzko ikastaroa
Nork emana: Manu Martínez Monje
Egunak: 2016ko urtarrila
UPV/EHUko ikasgela birtualen eGela kudeatzaileari buruzko ikastaroa tailer modura eman da, parte hartzaile bakoitzaren ikasgeletan jarduerak eta Moodle-n oinarritutako e-learning plataforma horrek eskaintzen dituen baliabideak modu praktikoan aplikatzeko.
Tailer-ikastaro hau 10 ordutan eman da, lau saiotan banatuta. Lehenengo bi saioek Administrazio Blokeen Erabilera izan dute hizpide haien elementu guztiekin, Jarduerak ere bai, eta bloke espezifikoen sorrera: Urruneko RSS kanala, Mezuak, Egutegia eta blokeen egokitzea orrialdeko alboko ‘egokitze' bidez.
Editorea baliabide eta jardueretan nola erabili landu da, eta ikusi da zer nolako aukerak ematen dituzten web estekek, multimedia baliabideek eta html kodea erabiltzeak testuen gainean efektu bisualak sortzeko. Hirugarren saioan ezagutu da edukiak Artxibo, Liburu, Etiketa, Orrialde, URL baliabide bidez zer aukera ematen duten, baita zein ziren testuko artxibo formaturik egokienak ere.
Hiru saio horietan, une batzuetan, parte hartzea eta elkarlana sustatzea ahalbidetzen duten hainbat jardueraren erabileraz aritu da: Foroa, Kontsulta, Txat, Wiki, Glosarioa. Ikasgelan taldeak sortu eta erabiltzearekin lotutako alderdiak ere tratatu dira, baita Eginkizunak kalifikazioak eskaintzen dituen aukerak ere taldean entregatzeko konfigurazioa erabiltzen denean. Laugarren saioko gaia ebaluazioarekin lotuta egon da, batez ere hizpide izan da Galde Sorten Erabilera, Kalifikazioak atala ponderazio aukerarekin, eta, azkenik, Errubrika eta Ebaluazioaren Gida Eginkizunak kalifikazioan erabiltzeko moduaz aritu da.
Irakaskuntzarako materialen aurkezpen bisuala
Nork emana: Koldo Atxaga
Egunak: 2016ko urtarrila
Tailerrak sentsibilizatu nahi du irakaskuntzarako materialen alderdi bisualak duen garrantziaz.
Gure materialen ekarpen nagusia haien edukia da, baina alferrik galduko da baldin eta edukia aurkezteko moduak ikasleak konbentzitzen ez baditu edo motibazioa galtzen badute. Aurkezpen itxuroso, bakun, gaurkotu eta ulerterraza bilatuko dugu, hobe atsegina ere bada, edukiekiko interesa pizteko.
HELBURUAK
- Materialak berrikustea hartzailearen ikuspuntutik
- Berrikustea euskarri bakoitzak irakasgaiaren didaktikan betetzen duen eginkizuna
- Edukia eskura izatea eta ulertzea ahalbidetzea
- Irakaskuntzarako materialak editatzeko dotoretasun irizpide bat aplikatzea
GAIAK
- Erredaktatutako testu dokumentuak (irakasgaiaren testu teorikoak eta irakaskuntzarako programa)
- Powepoint bidezko aurkezpenak eskoletako saioetarako
- e-gela plataforma
Docentiaz
Docentiaz irakasleen jarduera ebaluatzeko programa da. Programan parte hartzeko epea irekita egongo da datorren martxoaren 15era arte. Esteka honetan aurkitu ahal duzu programaren inguruan informazio osoa. Aurreko edizioetan ezin izan bazenuen, kontuan izan aurten irizpideak aldatu direla eta parte har dezakeen irakaslegoa zabaldu dela (begiratu dokumentu honen bigarren puntua: "deialdira aurkez daitezkeenak")
Fakultateak aplikazioa erabiltzeko moduaren eta autotxostenaren inguruan orientabideak jaso nahi dituzten pertsonentzat, informazio saioak antolatu ditu. Sesio bakoitzak bi ordu inguruko iraupena izango du. Honako aukerak daude:
Martxoaren 7a (astelehena), 11-13 (euskara). MM6 gela
Martxoaren 7a (astelehena), 11-13 (castellano). MM2 gela
Bertaratu nahi baduzue, mesedez, formulario honetan izena eman:
http://goo.gl/forms/SHxhww7Rsg (ez erabili Internet Explorer, mesedez)