Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Buddy programa
Buddy Programaren helburua gure fakultatera datozen nazioarteko ikasle bisitariak (Erasmus+, Latinoamerika edo Beste Norakoak) laguntzea da. Buddy bat gure unibertsitateko ikasle bat da, esperientziagatik, ekimen pertsonalagatik edo adiskidetasunagatik, hirian eta campusean etorri berri diren bisitariei orientatzen laguntzeko prest dagoena. Anima zaitez bat izatera! Etorkizunean mugikortasun programaren batean (Erasmus+, Latinoamerika edo Beste Norakoak) parte hartzeko asmoa duten ikasleek kontutan izan behar dute Fakultateak, aukeraketa egiterako garaian, kontuan izango duela Buddy Programan parte hartu duen ikaslea. Gainera, Buddy Programaren bitartez kreditu bat lortu ahal izango da.
Buddy izatearen abantailak
GKZ Buddy programan parte hartzeak hainbat abantaila dauzka:
- Etorkizunean mugikortasun programaren batean parte hartzea pentsatzen baduzu, fakultateak kudeatzen dituen norakoetan 0,5 puntu gehiago izango duzu zure batezbesteko notan, hotso, Erasmus+ guztiak eta Latinoamerikako zenbait unibertsitate.
- Hautazko kreditu bat lortuko duzu.
- Beste herrialde eta kulturetako gendea ezagutuko duzu, eta atzerrira joatean ikasleak izaten dituen ardurak ezagutuko dituzu.
- Etorkizuneko mugikortasuna egin nahi zenukeen herrialdeetako gendea ezagutu ahal izango duzu.
- ...
Eginkizunak
Buddy izateak atzerriko ikasle bisitariari laguntzea suposatzen du, batez ere bidaia aurretik eta Fakultatean pasako dituen lehen asteetan. Besteen artean egin beharrekoak:
- Programa hasi aurreko bileran parte hartzea (ekainean iraileko bisitariena eta abenduan urtarrileko bisitariena)
- Posta elektroniko bidez ikasle bisitariarekin kontaktuan ipintzea
- Iristen denean, aireportura/Termibusera joan bere bila
- Hiria erakutsi: bere ostatura lagundu, garraiobideak erakutsi, puntu interesgarrienak...
- Help Centre-ra laguntzea. Bertan alojamendua bilatzen lagunduko dute eta gaztelania hizkuntza ikastaroaren berri emango diote.
- Fakultatera, lehen bidaian, berarekin igotzea. Bizkaibus eta gainontzeko aukera eta ordutegien berri eman
- Bisitariekin Fakultatean egiten den harrera bileran egotea
- Fakultatea eta Kanpusa erakustea
- GKZ Buddy facebook orrialdean aktiboki parte hartu
Nola izen eman
Oso erraza da, Fakultateko ikaslea baldin bazara, atal honen amaierako esteka sakatu eta ermango zaituen orriko galderei erantzutearekin nahiko da buddy programan parte hartu ahal izateko. Ondoren lehen bilerara itxarotea baino ez zaizu geratzen (ekainean edo abenduan, hubilen dagoena).