Aulas

Ikasgelak

 

Ikasgela kopurua: 38

Kokapena:

0. solairua.  Ikasgela 1. 1. ikasgelaren kokapen planoa ikusi (0. solairua).

1. solairua. Ikasgelak: 2-34.  2. ikasgelatik 34. ikasgelarako kokapen planoa ikusi (1. solairua). 

3. solairua. Ikasgelak: 35, 36, 37 eta 38. 35. 36. 37. eta 38 ikasgelen kokapen planoa ikusi (3. solairua).

 

 

Ikasgelek ondorengo ekipamendua izango dute:

  • Gainean arkatz markatzailearekin idatzi ahal izateko arbel zuria
  • Bideo-proiektagailua (kanoia)
  • Anplifikadorea + bozgorailuak
  • Hari gabeko mikrofonoa (ikasgela handietan bakarrik)
  • Interneterako konexioa eta DVD erreproduzitzailea dituen ordenagailua + hari gabeko teklatua eta sagua. (* Ikasgeletan ezin da VHS bideorik ikusi; beharrezkoa izanez gero, Multimedia teknikariei eskatu beharko zaie DVD formatura bihurtzea.)
  • Ordenagailu eramangarrietarako audio eta bideo konexioak (Mac ordenagailuetarako beharrezkoa da VGA egokigailua).
  • Ordenagailurako softwarea:

Ekipoak piztu:

  • Postu nagusitik (armairutik), betiko legez, ekipo guztiak pizten dira eta monitore nagusiaren bidez (irakaslearen mahai) proiektatzeko beharrezkoak diren baliabideetara (power point aurkezpenak, web-a, bideoak, etab.) sartzen da.

Bideokonferentzia: 

TEAMS: Txata, bideokonferentzia, biltegiratzea eta abar dituen komunikazio-tresna

  1. www.office.com helbidean sartu
  2. Posta helbide eta pasahitz korporatiboekin identifikatu

TEAMS- Erabilera gida

OHARRA: Beste pertsona batzuekin partekatutako ekipoen kasuan, ez ahaztu nabigatzailearen M365 saioa eta Windows, MacOS,... ekipoarena ixtea. 

Beste baliabide batzuk

Nahi izanez gero, eCampusak gomendatutako "Openboard" softwarea erabil daiteke, gure mahaigainean arbel digital bat simulatzen duena. Erabiltzaileentzako gida (inglesez): https://openboard.ch/download/Tutoriel_OpenBoard_1.5EN.pdf

Ikasgeletako ekipoen erabilera:

Gorabeherak:

Zalantza edo intzidentzia tekniko bat izanez gero, galdetu atezainei edo deitu Multimedia Teknikarien telefonora 688 67 37 36 (17 + 3736) csc-multimedia@ehu.eus

Edukiera

 
Ikasgela Edukiera
1 86
2 56
3 40
4 40
5 46
6 40
7 40
8 56
9 113
10 88
11 40
12 92
13 100
14 40
15 74
16 120
17 50
18 50
19 50
20 66
21 60
22 102
23 120
24 74
25 98
26 96
27 120
28 106
29 60
30 60
31 58
32 60
33 60
34 60
35 76
36 72
37 116
38 100

 

Ikasgela erabiltzeko eskaera :

Irakasleak:

  • Eskatzailearen izen-abizenak dagokion lekuan idatzi eta eskaera gkz.gelak@ehu.es, helbidera bidali.

Ikasleak:

  • Egungo osasun egoera dela eta gelen erabilera baldintzatuta egongo da eta erabiltzaileek arauak eta gomendaturiko edukiera momentu orotan errespetatu behar dute.
  • Ikasleak jarraian zehazten den prozedura jarraitu behar izango du eta bere eskaera derrigorrez  gkz.gelak@ehu.eus helbidera bidali behar izango du (eskaera ezin da paperean entregatu).
  • Bileretarako edo beste zernahitarako ikasgela bat eskatu nahi duten ikasleek honako hau egin behar dute:
  • Pasuak:
    1. Erantsitako dokumentua deskargatu eta eskatzen zaizkien datuak bete (erabiltzaileen beharrei buruzkoak, etab.). Dokumentua jaitsi. (doc, 85 KB)
    2. Eskatzailearen izen-abizenak eta telefonoa dagokion lekuan idatzi eta eskaera gkz.gelak@ehu.es, helbidera bidali.
    3. Eskatzaileek erantzuna jasoko dute. Gelarik erabiltzeko moduan ez badago, alternatibaren bat eskainiko zaie.  
    4. Eskaera egin duen ikasleak, erreserba berrestean, unibertsitateko txartela edo NAN agiria aurkeztu behar du. Horretarako: Eskatzaileak txartel edo agiri hori eskaneatu eta gkz.gelak@ehu.es  helbidera bidaltzea.