Audiolab (1-4): audio edizioa eta postprodukzioa
Postprodukzioa gela: 1 gela.
Irratia gelak: 3 gela.
AudioLab: kontsultatu eskolen ordutegia.
Audiolab erabiltzeko eskaera :
Irakasleak eta ikasleak:
Erabileran bete beharreko baldintzak:
Instalazio hauek erabiliko dira soilik egiten ari diren ikus-entzunezkoen irakasgaiekin lotutako ariketa praktikoentzat, eta instalazio hauetan ematen diren irakasgaientzat bakarrik. Honek esan nahi du erabiltzaileak badituela eskatutako ekipoekin lan egiteko behar diren ezagutzak.
Egutegia eta ordutegia:
1. Lauhilabetea: 2024ko irailaren 9tik abenduaren 20ra
- Astelehena: 13.00-19.30
- Asteartea: 9.00-13.00 eta 15.00-19.30
- Asteazkena: 15.00-19.30
- Osteguna: 9.00-14.30 eta 16.00-18.00
- Ostirala: 14.00-19.30
Erreserbatzeko prozedura:
- Sakatu esteka honi: http://randr.adm.ehu.es/Cire/Login.aspx eta sartu LDAP erabiltzaile eta pasahitzarekin.
- Aukeratu baliabide mota, kontsultatu okupazioa eta egin erreserba online.
- Konprobatu goiko esteka berean erreserba baimendua izan den edo ez. Eskaerak baimendu ahal izateko aurreko eguneko 17.00ak baino lehen egin behar dira.
- Eskatutako instalazioa erabili ezin bada, erabiltzaileari jakinaraziko zaio, arrazoia azalduta eta alternatiba bat eskainita.
- Erreserbatutako instalazioa erabiltzeko, ikasleak unibertsitateko txartela edo NANa aurkeztu beharko du, eta eskaera egin duen pertsonari bakarrik emango zaio baimena.
- Ikaslea 0 solairuko Atezaintzara joan behar da ezarritako orduan.
- Erreserba formalizatzeak erabiltzaileak instalazioen erabilera egokiaren ardura bere gain hartu duena dakar berarekin
Oharra:
Oro har, erabiltzaileak bere gain hartuko ditu utzi zaion espazioan berak edo bestek sortutako kalteak, eta konpromisoa hartzen du instalazioak uneoro modu zuzen eta egokian erabiltzeko.