Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Lehiaketa

ZIFF - Zinebi First Film. Sail Ofiziala. Nazioarteko Lehiaketa

Zinebi 63k Sail Ofizialean ZIFF - Zinebi First Film Nazioarteko Lehiaketan (aurtengoa seigarren edizioa) parte hartuko duten bederatzi film luzeen izenburuak aurkeztu ditu.

Film horiek bi sari irabazteko aukera izango dute.  Alde batetik ZIFF Sari Nagusia (12.000€), nazioarteko epaimahai honek emandakoa: Helena Wittmann zinemagile eta artista bisual alemaniarra, Paula Arantzazu Ruiz kazetari kultural eta zinema kritikari katalana, eta Eva Sangiorgi idazle eta programatzaile italiarra, Viennale Vienako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren zuzendari artistikoa, FICUNAM jaialdi mexikarraren sortzailea eta Elias Querejeta Zinema Eskolako komisariotza-arloko arduraduna. Gainera, film luze honek Gazte Epaimahaiaren Saria (2.000€) ere irabazi ahal izango dute, Euskadiko unibertsitateko eta zinema-eskoletako ikasleen berariazko talde batek ematen duena.

Informazio gehiago