XXXI. Kontaketa lehiaketa - Kimetz elkartea
Lehenengo argitaratze data: 2025/02/11
- Nahi duen edonork (18 urtetik aurrera) parte har dezake. lanak lehenengo aldiz aurkeztuak izango dira eta beste inon saritu gabeak. Kontakizun bakarra onartuko da pertsona bakoitzeko.
- Lanok gaia librea izango dute. gutxienez 5 eta gehienez 10 orrikoak izango direlarik, euskeraz nahiz gaztelaniaz, lanen aurkezpena mekanografiatua izango da, espazio bikoitzean eta orriak alde batetik idatzirik. Sexismorik gabe hizkera erabiltzea kontutan edukiko da.
- Lanak e-mail bidez bidaliko dira: kimetzemakumeenelkartea@gmail.com helbidera, 2025eko, apirilaren 19 baino lehen, testuan egilearen izenburua eta leloa adieraziz; eta bigarren mezu batean, gaian izenburua eta leloa adierazita, parte-hartzailearen datuak.
- Sarituek sariak emateko ekitaldira joan beharko dute, behar bezala eragozpenik ez badago Justifikatua.
- Epaimahaia literatur munduko adituek osatuko dute eta beren izenak erabakiarekin batera ezagutaraziko dira.
- Erabakia 2025ko maiatza/ekainean emango da. saritu gabeko originalak ez ditugu itzuliko.
-
Bi sari banatuko dira, bat gaztelerazkoaren-tzat eta bestea euskarazkoarentzat, bakoitza 600 €koa. Horrekin batera, saritutako bi lanen artetik, bat ez bada gutxienez emakumeren batena, accesit bat banatuko dugu emakumeren batek idatzitako kontakizun onenarentzako, 200 €koa. Sari berezi bat banatuko dugu:ordiziar batek idatzitako kontaketarik hoberenari 150 euro.
- Ez dira berriro sarituko lehenago irabazle izandakoak, saria eskuratu dutenetik hiru urteko epean.
- Kimetz kontaketa lehiaketara aurkezteak, oinarri hauek osoki onartzen direla esan nahi du eta beeren interpretazioa, epaimahiaren erizpideen baitan geratzen da.