Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Jardunaldia

XII. Ituna Jardunaldia – Ekonomia Ituna eta Finantza-Autonomia: Foru Ogasunak Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko Legean (ez)txertatzea. Oraina eta etorkizuna.

Irudia

Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiak, Ad Concordiam-ekin batera, XII. Ituna Jardunaldia antolatuko du 2023ko urriaren 31n, goizeko 9:00etan, Bilboko Bizkaia Aretoko Baroja Aretoan.

COVID-19aren pandemiaren ondorioz, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak bilateralki berrikusi eta eguneratu zituen EAEko erakundeen zorraren eta defizitaren helburuak, hala nola Foru Aldundiek aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari buruzko Legean duten txertatzea. Horren ondorioz, estatus desberdina aitortu zitzaien foru-erakundeei, eta euskal administrazio guztien defizit- eta zor-helburuak handitu ziren, pandemiak sortutako finantzaketa-beharrei aurre egin ahal izateko. Pandemiak eragindako hasierako larrialdi-egoera gainditu ondoren, Europar Batasunak Egonkortasun eta Hazkunde Ituna erreformatzea proposatu du, estatu kideen egungo eta etorkizuneko beharretara egokitzeko

 

Pandemiak erregio, estatu eta Europa mailan eragindako aldaketen eta erreformen testuinguru honetan, XII. Jardunaldi honen helburua foru-ogasunek finantza-autonomiaren arloan duten egoera aztertzea eta azaltzea da, bai eta Ekonomia Itunak eta Foru Ogasunek Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko Legearen esparruan izango duten etorkizunari buruz hausnartzea ere.

 

EGITARAUA

8:30 Harrera.

9:00 Irekiera.

Itxaso Berrojalbiz, Bizkaiko Ogasun eta Finantza Saileko Foru Diputatua.

Joseba Agirreazkuenaga, Ituna Agiritegia eta Historia Garaikideko katedraduna (UPV/EHU).

 

9:20 Foru-zorra: urte anitzeko eztabaidaren betiereko itzulera. XIX-XXI. mendeak.

Eduardo Alonso. Ituna Agiritegia eta Historia Garaikideko irakaslea (UPV/EHU).

9:40 COVID-19aren ondoriozko zorraren eta defizitaren arloan Batzorde Mistoak hartutako erabakiak.

Mikel Erkoreka, Ituna Agritegia eta Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoko irakaslea (UPV/EHU).

10:00 Aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-iraunkortasunaren printzipioa, Lurralde Historikoen berezitasunaren aurrean.

Edriga Aranburu, Zerga Zuzenbideko irakaslea (Deusto Bussines School).

 

10:45 Galdera eta eztabaida txanda.

11:00 Atsedena.

11:30 Aurrekontu-egonkortasunaren integratze efektiboa Ekonomia Itunaren araubidean.

Erique Lucas, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kidea. Konstituzio Zuzenbideko katedraduna (UPV/EHU).

12:15 Autonomia fiskala eta finantza-iraunkortasuna maila-anitzeko gobernu testuinguruetan: Euskadiko aplikazioaren ikuspegia.

Aitziber Beldarrain, Erakundeen Baliabideetako zuzendaria Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailan.

12:45 Galdera eta eztabaida txanda.

13:30 Itxiera.

 

IZEN-EMATEA

Doako erregistroa hemen: www.ituna.eus