Eduki publikatzailea

Working Zinema

Working Zinemak 6.000 €ko saria dakar aurten ere ikusentzunezko proiektu bat egia bihurtzeko eta primizian pantailaratuko ditu "Jules D." laburra eta Malagako Zinemaldia irabazi duen "Callback" filma.


Malagako Zinemaldian Urrezko Biznaga lortu zuen Carles Torrasen Callback filma eta Jules D., aurreko urteko Working Zinema sariari esker aurrera atera den film laburra izango dira aurten jardunaldi honetara hurbiltzen direnak ikusi ahal izango dituzten filmak. Ostean, zuzendari bakoitzak solasaldia egingo du ekoizpen independentean duen esperientziari buruz hitz egiteko eta bertaratutakoei horren inguruan klabe batzuk emateko.
Arratsaldean, garapen bidean dauden proiektuekin ohiko networking saioa egingo da. Irabazleak 6.000€, aholkularitza profesionala eta baliabide teknikoetan datzan saria jasoko du proiektua (dokumentala, websaila, film laburra edo luzea) aurrera ateratzeko eta hurrengo urteko Working Zineman erakusteko. Aurretik, Filmarekt Hub inbertsore potentzialak ekoizleekin, sortzaileekin eta zine industriaren beste profesionalak kontaktuan jartzen dituen online plataformak eta DigiPen-ek, bideojokoen formakuntzan aitzindaria den Institutu Teknologikoak saio informatiboa egingo dute euren jarduerak azaltzeko. Aurten Working Zinema azaroaren 21ean egingo da, Bilboko Campos Elíseos antzokian. Working Zinema saria jaso ahal izatekoa nahitaezkoa da izena ematea eta networking saioan parte hartzea.

Izen-ematea:
- Goizez (sarrera librea)
- Arratsaldez: proiektu barik (info@epe-apv.com) / proiektuarekin (formularioa)
- Proiektuak inskribatzeko epea: urriaren 10etik azoaroaren 14ra.