Eduki publikatzailea

Aurrez aurreko irakaskuntzaren berreskurapena

Urriaren 11n

Lehenengo argitaratze data: 2021/09/30

Irudia

Osasun eta hezkuntza agintariek unibertsitateko ikasgeletan erabateko presentzialtasunera itzultzea adostu dute. UPV/EHUk erabaki du neurri hori urriaren lehen hamabostaldian gauzatuko dela ikastegietan, eta ikastegi bakoitzak erabakiko du noiz hasi, beti ere, urriaren 18rako erabateko presentzialtasuna ezarrita egonda. 

Egoera  berrira egokitzeko, aldaketa hauek egin beharko dira:

  • Ikasgelen edukiera: % 100eko edukiera berrezarriko da.
  • Saio magistralak: % 100eko presentzialtasuna orain arte irakaskuntza bimodala izan duten talde eta irakasgaietan. Irakaskuntza alternoa desagertuko da eta irakaskuntza presentziala izango da ikasle guztientzat eta astero.
  • Ispilu-gelak: kendu egino dira (bai saio magistraletan baita praktiketan ere)

Bestalde, honako hauek indarrean jarraituko dute:

  • Txandak eta ordutegiak.
  • Prebentzio-neurriak: maskara, eskuen higienea, espazioen aireztapena, aglomerazioak mugatzea.
  • Zaurgarriak diren  eta/edo konfinamendu-egoeretarako irakaskuntza egokitzeko protokoloak.
  • Irakaskuntza presentzialeko modalitatea duten taldeek berdin jarraituko dute.