Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Jardunaldia

Emakumeak eta Hedabideak VIII Jardunaldiak

Irudia

Data: Apirilaren 1ean
Lekua: Bizkaia Aretoa (Baroja gela) 

Sarrera doakoa, aldez aurretik izena emanda

Kazetaritza Sailetik (UPV/EHU) eta ‘Gureiker’ Ikerketa Talde Kontsolidatutik gonbidatzen zaituztegu apirilaren 1ean "Emakumeak eta Hedabideak: Diskurtso mediatiko feministak
eta generokoak: aurrerapenak eta erronkak
” VIII. Jardunaldietan parte hartzera.

Edizio honek genero-ikuspegidun tratamendu mediatikoari eta feministari buruzko hausnarketa akademiko eta profesionala egin nahi du. Horretarako, adituen hitzaldiak eta mahai-inguru bat izango ditu. Hurrengo gaiak jorratuko dira: feminismoaren ‘boom’ mediatikoa, emakumeen aurkako sexu-indarkeriaren kazetaritza-estaldura, mugimendu feminista instituzionala eta ez instituzionala ikusarazteko komunikabideen gizarte-ekarpena, feminismoari, buruzko desinformazioa eta buloak, sare sozialak eta genero-korrespontsalen esperientziak gertuko hedabideetan.



 

Izena ematea

Web helbidea: Izen-ematea