Breadcrumb

Eduki publikatzailea

UPV/EHUko Kazetaritzako GRAL Sariaren III edizioa: erabakia

Bi irabazle ex aequo Gradu Amaierako Lanaren Sarian: Pablo Maroño Turnes “Transición energética: cómo hacer del cambio una oportunidad” artikuluarekin eta Miguel García Marín “Colosos sobre ruedas: desde dentro de las carreras de camiones en España” lanarekin

Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkarteak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Uinbertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin elkarlanean, hirugarren urtez jarraian eman dute Gradu Amaierako Lanaren Saria Kazetaritza alorrean. Aurtengo saria Pablo Maroño Tunes ikasleari eman zaio, honako lan honengatik: “Transición energética: cómo hacer del cambio una oportunidad”, eta Miguel García Marín ikasleari, “Colosos sobre ruedas: desde dentro de las carreras de camiones en España”, multimediako erreportaje honengatik. Lan hauek Simon Peña Fernandez eta Victor Iturregui Garcia irakasleek gainbegiratuak izan dira, hurrenez hurren. Saria Kazetaritzako ikasle unibertsitarioen artean bikaintasunean etekin akademikoa sustatu eta aitortzeko xederekin sortua izan da

Epaimahaia bat etorri da informazio-pieza hauek honela deskribatzean: “ondo egituratuak, originalak eta ondo idatziak, iturri fidagarrietan oinarrituak”. Lehen lana honegatik nabarmendu da, “interes handi eta egunerokotasun handiena daukan gai bati, trantsizio energetikoa alegia, emandako dibulgazio-enfokeagatik, zeina kalitate, sakontasun eta zehaztasun periodistikoarekin landua izan delako”. Artikuluan “sektore energetikoak Espainian dituen erronka nagusiak aztertzen dira gizarte gero eta globalizatuago eta elkarren mendekoago batek planteiatzen dituen ingurumen-eta gizarte-desafioen aurrean”. Ex aequo saria “Colosos sobre ruedas” erreportajeari eman zaio, “estilo berriztatzaileagatik, narratiba eta/edo elementu ezberdinak konbinatzen dituena, hala nola testua, irudiak, bideoak. Autorea kiroletan espezializatutako erreportari baten baitan sartu da eta, zehazkiago, Espainiako Kamioi-lasterketa Leihaketan, sare sozialak, marketinga eta eduki-sormena kontuan dituen kazetaritza-soslaiari erantzunda”.

Sari honen hirugarren edizioa da, eta bi entitateok ikasleen esfortzua, talentua, zerbitzu publikorako bokazioa, sormena eta kazetaritza-zehaztasuna aitortu nahi dute. Leihaketa honetan UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean matrikulatutako ikasle guztiek parte hartu ahal izan dute 2023-2024 ikasturtean, GRAL Euskal Autonomi

Elkargoko bi huzkuntza ofizialetako batean aurkeztu eta gutxienez 9ko kalifikazioa lortuz gero.

Hirugarren edizio honetan, hauek izan dira epaimahaiko: Amaia Goikoetxea eta Amaia Fano, Kazetarien Elkarteko eta Kazetarien Euskal Elkarteko, Dekano eta Lehendakaria eta Dekanorde eta Lehendakariordea, hurrenez hurren; Carmen Peñafiel, kazetaria eta UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Katedraduna; Cesar Coca, kazetaria; Isabel Octavio, EITBko Komunikazio Korporatiboko Estrategia- eta Komunikazio-Zuzendaria; Txema Gutierrez, Onda Vasca-ko kazetaria. Epaimahaikide hauek aurkeztutako maila ona nabarmendu dute ahobatez, honako aspektu hauek balioetsiz: gaiaren interesa, zehaztasun metodologiko eta tematikoa, kalitate narratiboa, aniztasun dokumentala, kohesio estetiko bisuala eta informatiboa eta hizkuntza inklusiboa, iturrien aniztasunari, gertakarien arteko kontrasteari dagokionez balio-ekarpena, eta baita Giza Eskubideen defentsarekiko konpromisoa.

Aurreko edizioetan sarituak honako hauek izan ziren: Ares Marà i Sera-ren “Intragénero, la violencia que no ha salido del armario” (lehen edizioan); Ane Lee Urrutia-ren “El precio de ayudar a morir sin dolor” (bigarren edizioan).

Saritutako bi lanak laster argitaratuko dira Kazetarien Euskal Elkartearen “Kazetariak” aldizkarian, eta autoreek egiaztagarri bat jasoko dute, zeinak Euskal Kazetaritzaren Sarien Galan emango diren 2025ko azaroaren 5ean, baitadoaneko harpidetza Kazetarien Euskal Elkartean urte betez.