Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Alternatiba digitalak kontatzen: Sare sozialak, gogoeta- eta sentsibilizazio-kanpainetako aliatu gisa. Online tailerra

(Iraunkortasunaren eta Gizarte Kompromisoaren arloko Zuzendaritzak antolatua)

Kasu hauetan:

* Palestina: ingurumen-arazoak eta emakume errefuxiatuen eskubideak (UNRWA Euskadi + Pikara Magazine).

* Afrika: osasunerako giza eskubidearen defentsa eta sustapena (Anesvad+Moviltik)

Norentzat: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien adarreko graduko eta graduondoko ikasleak, bai eta Osasun Zientzietakoak ere, baldin eta aktibismo digitalean eta Garapenerako Lankidetzan hasi nahi badute. Era berean, ongi etorria izango da arlo honetan interesa duten beste gradu edo graduondoko ikasleekin.

Iraupena: 25 h (hautazko kreditu 1 baliozkotu ahal izango da)

Noiz emango den: 2021eko urriaren 14tik azaroaren 9ra bitartean

Izena emateko epea: 2021eko urriaren 11ra arte

Modalitatea: Online zuzeneko saioekin. 

Webminarak urriaren 14, 19, 21, 26, 28an izango dira eta azken saioa azaroaren 9an, 15: 30etik 17: 30era arte.

eGelapi (https://egelapi.ehu.eus/) plataforma birtualaren bidez.

Ikasle kopuru mugatua dago (30 pertsona)

IZENA EMATEA DOAN:

https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/alternatiba-digitalak-kontatzen