Hitzaldia
SEH masterraren mintegi irekia: Txomin Poveda Ipar Euskal Herriko berrikuntza subiranistez
Data
2025/01/21, 16:00
Subiranotasuna Europako Herrietan (SEH) masterraren baitan, ondoko hitzaldia antolatu dugu, nahi duenarentzat irekia.
Txomin Poveda lapurtar soziologo eta Iratzar Fundazioko Ipar Euskal Herriko ordezkariak doktore tesia Ipar EHko mugimendu sozialei eta abertzaletasunari buruz egin du. Hitzaldi honetan, gizarte mugimenduen azterketarako metodologia soziologiko berrietan oin hartuta, Povedak Ipar EHko esperientzia alternatibo berriak eta hauek burujabetzaren eraikuntzarekin duten lotura aurkeztuko dizkigu.
- Hizlaria: Txomin Poveda, soziologian doktorea
- Urtarrilaren 21ean, asteartean, 16:00etan
- C mintegian (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea)
- Nahi duen ororentzat irekia