Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Publizitate eta Harreman Publikoetako GRALen Dircom Norte UPV/EHU Saria (2024)

Deialdia

Komunikazio Zuzendarien Elkarteak, DIRCOM Iparraldeko Ordezkaritzak, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin elkarlanean, Publizitate eta Harreman Publikoetako GRALen DIRCOM sariketan parte hartzeko deia egiten du.

Nortzuk parte har dezaketen

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Publizitate eta Harreman Publikoen Graduan matrikulatutako ikasleak, beti ere 2023-2024 ikasturtean (martxoan, ekainean edo irailean) GRALa bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkeztu badute eta gutxienez 9 kalifikazioa lortu badute.

Prozedura

Epaimahai mistoa eratuko da, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko eta DIRCOM Iparraldeko Ordezkaritzako kideek osatua.

Epaimahaiak baloratuko ditu:

  • lanaren interesa,
  • komunitate zientifikoari edo profesionalari eta gizarteari egindako ekarpena,
  • eta zorroztasun formal eta metodologikoa.

Izen-ematea

Sarira aurkezten diren ikasleek izen-emate orria bete eta GRALarekin batera (PDF formatuan) helbide honetara bidali beharko dute: norte@dircom.org

Epeak eta datak

  • 2024ko urriaren 31ko 24:00 orduak, izen-emate orria eta GRALa bidaltzeko.

  • 2024ko abenduaren 13ko 24:00 orduak, epaimahaiaren ebazpena eta saria argitaratzeko data.

  • Garaiz adieraziko da saria ekitaldi publikoan entregatzeko data.

Saria

Saritua den GRALaren egileak ondoko hau jasoko du:

  • Ekitaldi publikoan emango zaion diploma.
  • Saria DIRCOM Iparraldeko Ordezkaritzaren komunikabideen bidez hedatzea (Newsletter, Web…)
  • GRALaren argitalpena (DIRCOM Iparraldeko Ordezkaritzaren argitalpen elektronikoa).
  • DIRCOM bazkidetza urtebetez.
  • EHUDENDAko 100 euroko bonoa.