Nazioarteko Mugikortasun Programak 24-25. Fakultateko bilera
Lehenengo argitaratze data: 2023/10/20
Epea:
2024-25 ikasturterako Erasmus+, Latinoamerika eta Beste Norakoak nazioarteko mugikortasun programetan izena emateko epea, azaroaren 2tik 20ra izango da GAURen bitartez.
Informazio-bilerak:
Zalantza guztiak argitzeko eta eskaria behar bezala aurkezteko, Fakultateak antolatu dituen informazio-bileretara konektatzea gomendatzen dizugu.
Bilera graduaren bigarren edo hirugarren urtean dauden ikasleei egongo da zuzendurik.
- Soziologia / Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa / Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa + Soziologiako ikasleak:
- 2023ko urriaren 26an, osteguna, goizeko 12:00etan Fakultateko Auditorioan (elebitan).
- Ikus-entzunezko Komunikazioa / Publizitatea eta Harreman Publikoa / Kazetaritza/ Ikus-entzunezko Komunikazioa + Kazetaritza/ Kazetaritza + Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasleak:
- 2023ko urriaren 27an, ostirala, goizeko 11:00etan Fakultateko Auditorioan (euskaraz).
- 2023ko urriaren 27an, ostirala, eguerdiko13:00etan Fakultateko Auditorioan (gaztelaniaz).
Informazioaren hurrengo eguneratzea:
Oso garrantzitsua da Fakultateko Mugikortasun Programak atalean, datorren egunetan, eguneratuko den informazio guztia irakurtzea, baita Nazioarteko Harremanen Bulegoko informazioa ere. (informazioa eguneratzeke)
Ingeles hizkuntza gaitasunaren akreditazioak:
Oraindik ez baduzu ingeles ziurtagiririk, oraindik garaiz zaude. APTIS ESOLen azken deialdia (UPV/EHUk onartutako titulua), mugikortasun-deialdirako hizkuntza-ziurtagiria garaiz jasotzeko aukera ematen duena, azaroaren 7koa da.