Eduki publikatzailea

Millennials 1000×1000 - 2019

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/11

Millennials 1000 x 1000 curriculumez kanpoko praktiken programa berritzaile bat da, enpresaren mundua eta millenials gazteak gerturatu nahi dituena, gazte horien enplegagarritasuna hobetzeko asmoz.

SAILA: Bizkaia Bizkaiko enpresa erreferenteak

ZEREGINAK: Komunikazioari, marketinari, kalitateari eta giza baliabideei dagozkienak

ORDAINSARIA: 400 €/ HILEAN

Epean: Urriaren 27ra arte

 

Norentzat da Millennials 1000 x 1000?

Millennials programa enplegua bilatzen ari diren eta Millennial izeneko belaunaldiko kide diren gazte kualifikatuei eskaintzen zaie, gazte horiek enplegurako motibazio eta gaitasun bereziak eta desberdinak baitituzte, aurreko belaunaldietakoekin alderatuta.

Nola funtzionatzen du Millennials 1000 X 1000 programak?

Zortzi hilabetez garatzen da, oso ongi bereizitako 2 fasetan:

  • I. FASEA. Coach enpresak – Hiru hilabetez eta, gehienez ere, astean 20 orduko jarduera eginez, programan parte hartzen duten gazteek praktikak egingo dituzte coach enpresetan. Coach enpresak kudeaketa aurreratuko prozesuak dituzten Bizkaiko punta-puntako konpainiak dira, ikasleak hartzen dituztenak kudeaketa eredu hori barneratu dezaten.

Lehen fase honetan, gazte parte hartzaile bakoitzak 400 €-ko ekarpena jasoko du hilean.

  • II. FASEA. Erronka enpresak – Bost hilabetez eta, gehienez ere, astean 20 orduko jarduera eginez, parte hartzen duten gazteek lehendik coach enpresan landutako proposamena garatuko dute dagokien erronka enpresan. Erronka enpresak Millennial kolektiboko pertsonek dakartzaten balioen onura jasotzeko prest dauden erakundeak dira. Gazteei enpresa erronka gainditzeko laguntza emango diete, horretarako aintzat hartuta haiek jasotako ikaskuntza eta coach enpresan eskuratutako jardunbide egokiak.

Bigarren fase honetan, gazte parte hartzaile bakoitzak 500 €-ko ekarpena jasoko du hilean.