Eduki publikatzailea

Ekonomia Itunari eta Foru Ogasunei buruzko MAL eta GRAL onenarentzako II. Ituna Saria

Irudia

Zer lan aurkez daitezke?

II. Ituna Saria jaso ahal izango dute UPV/EHUn edo Euskadiko eta Espainiako goi-mailako edo ikerketa ofizialeko beste edozein ikasketa zentrutan 2022eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra (biak barne) bitartean defendatu eta kalifikatutako MALek eta GRALek, baldin eta gutxienez 8ko kalifikazioa lortu badute, originalak badira eta Sari honen xede diren gaiekin zerikusia badute. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez egindako lanak onartuko dira.

Edozein fakultate edo jakintza-arlotako lanak aurkez daitezke?

Lanek edozein ikuspegi edo diziplinatatik heldu ahalko diote gaiari: fiskalitatea, historia, soziologia, zuzenbidea, ekonomia, didaktika, etab. Edozein fakultate, gradu eta jakintza-alorretako ikasleek jaso ahal izango dute saria, baldin eta lanak sari honen xede diren gaiekin zerikusia badute.

Zertan datza Saria?

Saria bi kategoriatan banatzen da: Master Amaierako Lan onenaren kategoria (MAL) eta Gradu Amaierako Lan onenaren kategoria (GRAL).

  • Lehenengo kategorian, MAL onenaren saria 600 eurokoa da, eta Ituna diploma bat.
  • Bigarren kategorian, GRAL onenaren saria 300 eurokoa da, eta Itunaren diploma bat.

Bi kategorietan, sariduna mintegi akademiko batera deituko da, bertan bere proiektua eta ikerketaren emaitzak aurkeztu ditzan. Proiektua mintegi publikoan aurkeztea ezinbesteko baldintza da saria jasotzeko.

Halaber, Ad Concordiam, Ekonomia Ituna hedatzeko eta sustatzeko erakundearekin  adosturiko lankidetzari esker, saritutako lanek elkartearen "Ikerketa-Bilduman" argitaratzeko aukera izango dute.

Zein da aurkezteko epea?

Lanak aurkezteko epea deialdi hau argitaratzen den unetik hasiko da eta 2023ko martxoaren 15ean (barne) bukatuko da. Ezarritako epetik kanpo ezingo da lanik aurkeztu.

Zein da aurkezteko prozedura?

Lan bat sarira aurkezteko, honako dokumentazio hau bidali behar da ituna@ehu.eus helbidera.

  • MAL edo GRALren kopia bat PDF formatuan, autorearen izen-deiturak kenduz eta egileari buruzko aipamenik egin gabe.
  • Ziurtagiri edo egiaztagiri bat, MAL edo GRAL 2022eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean defendatu eta kalifikatu dela eta gutxienez 8ko kalifikazioa lortu duela egiaztatzen duena (adibidez, espediente akademikoa edo ikasketa zentruak emandako ziurtagiria).
  • Egilearen NANaren kopia bat. NANarekin batera, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa adierazten dituen dokumentua erantsiko da.

Nola aukeratuko da saritutako lana?

Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen arloko hiru adituk osatutako epaimahaiak aurkeztutako lanak baloratuko ditu eta kategoria bakoitzean onena aukeratuko du. Ebaluazio irizpideak lanaren kalitatea, originaltasuna eta ezagutzaren, zientziaren eta gizartearen aurrerapena sustatzeko duen balioa dira. Ez dira baloratuko epaimahaiak oinarri hauetako arauekin bat ez datozen lanak edo sari honen xede diren gaiekin zerikusirik ez dutenak.

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta saria eman gabe utz daiteke, baldin eta aurkezten diren lanek kalitate eta originaltasun irizpideak edo behar diren baldintzak betetzen ez badituzte. Saria ex aequo eman ahalko da, diru saria proportzionalki banatuz, eta irabazi ez duten beste lan batzuen merezimendua onartzen duten accesitak eman ahalko dira. Epaimahaiak oinarri hauetan aurreikusten ez den edozein gai ebatziko du.

Non argitaratuko da ebazpena?

Sariaren ebazpena zuzenean jakinaraziko zaie bi kategorietako sarituei, emandako harremanetarako kontaktuaren bidez. Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiaren web orrian eta Twitter-an (@ituna.concierto) ere argitaratuko da. Saridunaren erantzun falta edo ez agertzeak, sariduna baztertzea ekarriko du, eta epaimahaiaren esku geratuko da saria beste lan bati ematea.

Deialdia egin duten entitateak

  • Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegia (UPV/EHU).
  • Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (UPV/EHU).
  • Bizkaiko Foru Aldundia. Ogasun eta Finantzen Saila.

Harremanetarako informazioa

Deialdiaren oinarriei buruz galderarik edo argibiderik behar izanez gero, jarri harremanetan ituna@ehu.eus -ekin.

Deialdiaren oinarriak

I. Ituna Sariaren deialdiaren oinarriak www.ituna.eus webgunean daude ikusgai.

            I. Ituna Sarira aurkezteak, www.ituna.eus web orrialdean kontsultagai dauden oinarri orokorretan ezarritako arau eta irizpideen onarpena inplikatzen du.