Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Nazioarteko Mugikortasun Programak 24-25. Fakultateko bilera

Epea:

2024-25 ikasturterako Erasmus+, Latinoamerika eta Beste Norakoak nazioarteko mugikortasun programetan izena emateko epea, azaroaren 2tik 20ra izango da GAURen bitartez.

Informazio-bilerak:

Zalantza guztiak argitzeko eta eskaria behar bezala aurkezteko, Fakultateak antolatu dituen informazio-bileretara  konektatzea gomendatzen dizugu.

Bilera graduaren bigarren edo hirugarren urtean dauden ikasleei egongo da zuzendurik.

  • Soziologia / Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa / Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa + Soziologiako ikasleak:
    • 2023ko urriaren 26an, osteguna, goizeko 12:00etan Fakultateko Auditorioan (elebitan).
  • Ikus-entzunezko Komunikazioa / Publizitatea eta Harreman Publikoa / Kazetaritza/ Ikus-entzunezko Komunikazioa + Kazetaritza/  Kazetaritza + Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasleak:
    • 2023ko urriaren 27an, ostirala, goizeko 11:00etan Fakultateko Auditorioan (euskaraz).
    • 2023ko urriaren 27an, ostirala, eguerdiko13:00etan Fakultateko Auditorioan (gaztelaniaz).

Informazioaren hurrengo eguneratzea:

Oso garrantzitsua da Fakultateko Mugikortasun Programak atalean, datorren egunetan, eguneratuko den informazio guztia irakurtzea, baita Nazioarteko Harremanen Bulegoko informazioa ere. (informazioa eguneratzeke)

Ingeles hizkuntza gaitasunaren akreditazioak:

Oraindik ez baduzu ingeles ziurtagiririk, oraindik garaiz zaude. APTIS ESOLen azken deialdia (UPV/EHUk onartutako titulua), mugikortasun-deialdirako hizkuntza-ziurtagiria garaiz jasotzeko aukera ematen duena, azaroaren 7koa da.