Lehiaketa Instagramen
Fakultateko ikasleak
Lehenengo argitaratze data: 2021/02/26
GAIA: "Kontsumitu iturriko ura, ez kutsatzeaz gain, aurreztu".
PARTE-HARTZAILEAK:
Parte hartzeko Fakultateko ikaslea izan behar duzu.
DATAK:
- Argitalpenak Instagramen: 2021eko martxoaren 1etik 15era.
- Irabazleak argitaratzea: 2021eko martxoaren 22a.
ARGITALPENAK:
- Argitaratu irudiak edo bideoak zure storietan ipinitako datetan.
- Jarraitu eta etiketatu Fakultateko kontua @upvehu_gkz_csc.
- Erabili #txorrotakourakontsumitu edo #consumeaguadelgrifo hashtagak.
SARIAK:
- Boto gehien dituen argitalpenari Bluetooth bozgorailu bat eta altzairu herdoilgaitzezko botila berrerabilgarri korporatibo bat.
- Bateria kargagarria eta altzairu herdoilgaitzezko botila berrerabilgarri korporatiboaren 2 “pack”en zozketa.
IDEIA BATZUK:
- Txorrotako uraren kontsumoa sustatzea vs botilako ura
- Iturriko uraren kalitate onaren berri ematea (kontrol gehien dituena da)
- Botilako ura txorrotakoa baino 300 aldiz garestiagoa da, gainera, Fakultatekoa doan ateratzen zaizu.
- Botilak betetzeko txorrota berriak ipini ditugu Fakultateko lehen solairuko hainbat puntutan: idazkaritza ondoko komunak eta Berritutako hall-eko komunetan.
- Botila berrerabilgarriaren erabilera jasangarriagoa da.
- Botilako urak plastikoak sortzean eta garraiatzean kutsatzen du.
- Ezinezkoa da plastikozko botila guztiak birziklatzea.
- Makinetako plastikozko botilak erabilera bakarrekoak dira, ez berrerabili.
- Egiten dugun ur-kontsumoari buruz kontzientziatzea.
- …