Breadcrumb

Eduki publikatzailea

KSIgunek “Konexioak” deialdia atera du

Irudia

KSIgunek “Konexioak” deialdia atera du, Goi-Mailako hezkuntzaren eta Euskadiko kultura- eta sormen-erakundeen arteko lankidetza bultzatzeko

Hirugarren edizio honetan, trantsizio demografiko, ekologiko eta digitalarekin lotutako erronka globalei eta/edo erronka sektorialei aurre egiten lagunduko duten prestakuntza eta transferentzia proiektuak finantzatuko dira.

BILBON, 2023KO IRAILAREN 1EAN. - “Konexioak” Euskadiko kultura- eta sormen-industrietako enpresei eta beste erakundeei zuzenduta dago, industria horien eta Euskadiko Goi-Mailako hezkuntzaren arteko lankidetza bultzatzeko eta haien gizarte-eragina sustatzeko. KSIgune ekosistemaren zentroetako batek gutxienez parte hartu beharko du bazkide laguntzaile gisa; Gradu Amaierako Lanak, Master Amaierako Lanak, Ikasgai Amaierako Lanak eta Ikerketa Taldeko Lanak finantziatuko baitira.

Deialdia zabalik egongo da aurrekontua agortu arte, 2023ko urriaren 27ra arte eta interesa duten pertsonek eta erakundeek Gune+ plataforma digitalaren bidez aurkez dezakete beren proposamena.

+ Informazio gehiago: Deialdiaren oinarriak | Konexioak Programaren proiektuen zerrenda

KSIgune Euskadiko Kultura eta Sormen Industrien Klusterra da. Konexioak Programak unibertsitateko irakasle eta ikasleen gaitasunak aktibatzea du helburu, erakundeak eta goi-mailako hezkuntza KSIen eremuko lankidetzaproiektuen bidez hurbilduz. 2021 urteaz geroztik KSIguneren ekosistemak 28 fakultate eta eskola, 3.233 irakasle eta ikertzaile, 25 Konexio proiektu, 19 erakunde eta 287 ikasle mobilizatu ditu.

Harremanetarako: ksigune@ksigune.eus