Krisi ekosozialari aurre egiteko alternatibak
Data
2022/04/26
UPV/EHU, Viento Sur, Hitz&Hitz, Betiko, EKOPOL, Parte Hartuz
Krisi ekosozialari aurre egiteko alternatibak
UPV/EHUko Politika eta Administrazio Zientzien Sailak ikastaro hau eskaintzen du (“Berezko Titulua”). Izen-ematea, unibertsitateko ikasleentzat (Aukera askeko 4 kreditu) ez ezik, nahi duen ororentzat ere irekita dago. Bertan matrikulatzen direnei bertaratze-ziurtagiria egiaztatuko zaie.
Aipatutako Politika eta Administrazio Zientzien Sailarekin batera, ikastaroa Viento Sur, Betiko eta Hitz&Hitz fundazioek eta UPV/EHUko EKOPOL eta Parte Hartuz ikerketa taldeek antolatu dute.
Apirilaren 26an hasi eta maiatzaren 26an amaituko da (5 aste guztira). Astero 2 saio izango dira (astearte eta ostegunetan) 17:00etatik 20:00etara, eta saio bakoitzean bi gai landuko dira, 10 minutuko atsedenaldiarekin.
Online ikastaroa da. Matrikulatutako pertsonak zuzeneko saioetara sartzeko esteka bat izango dute, eta, horri esker, galderak, kritikak eta abar egin ahal izango dituzte, baina baita – nahi izanez gero – egindako bilkurara sartu ere.
Gehienez 80 pertsonak har dezakete parte.
Matrikulak 150€ balio du (dagozkion aseguruak barne).
Matrikulazioa apirilaren 9ra arte egongo da zabalik. Ikastaroa egiteko eta ikastarora sartzeko esteka jasotzeko, izena eman behar duzu hemen, eta, ostean, kontu korronte honetan ordaindu (agiria formularioan atxiki beharko da)
IBAN:ES19 2095 0292 9232 3908 8081
BIC:BASKEK28XXX
Argibideak: pensamientocritico.csc@ehu.es
Bekak
Kurstoak 150€ / Bekak 75€
Informazioa eta beka eskaerak: petxo.idoiaga@gmail.com ; p.ibarraguell@gmail.com
Irakasleak
Antonio Turiel (CSIC), Alicia Valero (UNIZAR), Daniel Tanuro (Ingeniero agrónomo y ambientalista, Bélgica) Judith Carreras (EESC), Iratxe Arriola (Gestora I+D+I), José Manuel Naredo (Premio Nacional de Economía y Medio Ambiente), Maristela Svampa (Conicet, Argentina), Alfons Pérez (ODG), Adrian Almazán (EM-EKOPOL), Julia Martí (OMAL), Michael Löwy (CNRS y EHSS, Francia), Silvia Federici (Universidad Hofstra, NY), Jorge Riechmann (UAM), Iñaki Barcena (EKOPOL), Mirene Begiristain (UPV/EHU), Unai Pascual (BC3), Joan Martínez Alier (UAB), Yayo Herrero (EeA), Joao Camargo (CDTM), María Montesino (Socióloga y ganadera).