Eduki publikatzailea

Jardunaldi Abolizionistak. "Prostitución, una perspectiva abolicionista"

Azken ikasturte honetan Estatu espainiarreko hainbat unibertsitate publikok, besteak beste EHU-k, prostituzioa beste lan bat balitz bezala erregulatzearen aldeko jardunaldi eta hitzaldiak antolatu dituzte.

Ikusirik gure unibertsitatearen kasuan -EHU- ez dela ponentziarik eman prostituzioaren jarrera erregulazionistari aurre egiteko ezta eztabaidatzeko, Ikasle Ekintzatik iragartzen ditugu Otsailaren 12an egun osoan zehar emango diren Jardunaldi Abolizionistak, Leioako kanpusean baita Bilbon arratsaldean Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Elkano) egingo den mahai-ingurua ere.

Prostituzioaren inguruan oinarrituriko iritzia osatzeko, besteak beste, errora joan eta nola sortzen den aztertu behar da, guztia zer testuinguruan gertatzen denaren kontzientzia izateko -sistema kapitalista eta heteropatriarkala-; egoera horretan dauden emakumeak nortzuk diren eta egoera horretara zerk eraman zituen ulertzea; eta dauden legitimazio-moduak bereiztea.

Eguna: otsailak 12

Ordua: 9:30etatik 16:30etara, GKZko Auditorioan (Leioa)

             18:30etatik 19:30etara: mahai ingurua Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Elkano)