Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ikus-entzunezko sektorearen etorkizuna hedabide publiko autonomikoen bidez

Lehenengo argitaratze data: 2024/09/03

Ikastaroaren helburua Espainiako ikus-entzunezko hedabideen orainaren eta etorkizuneko joeren ikuspegi osoa ematea da, ikuspegi akademikotik eta, baita, ikus-entzunezko industriatik ere. Zehazki, ikastaro honek FORTA (Irrati eta Telebista Erakunde Autonomikoen Federazioa) osatzen duten irrati eta telebista autonomikoen kateek eskaintzen duten ikuspuntu anitza izango du, 2024an 35. urteurrena ospatzen baitu.

Hainbat akademiko, aditu eta komunikazio- eta informazio-alorretako profesionalen esku-hartzetik abiatuta, ikasleek datuak, baliabideak eta azterketak izango dituzte lehen pertsonan, sektorea izaten ari den aldaketa sakona eta aurrean dituzten erronkak gainditzeko abian jarri diren estrategiak ulertzeko.

Honako hauek nabarmenduko dira: adimen artifiziala, digitalizazioa, publikoen bilakaera, on-line eta eskaripeko kontsumoak, eduki informatiboen ekoizpenaren eta zirkulazioaren aldaketa, eta kazetaritza-lanbidearen erronkak fake news-en testuinguruan eta sare sozialen gorakada.