Eduki publikatzailea

II. Kazetaritzako GRAL-en Saria

Zorroztasunez informatzea, arduraz lan egitea, konpromisoa eta zerbitzu publikorako bokazioa

Deialdia

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak
UPV/EHU-ko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin lankidetzan, Kazetaritzaren eta Komunikazioaren arloko Gradu Amaierako Lan Onenaren bigarren sariaren deialdia egin dute.

Nork parte har dezakeen

Sari honetara UPV/EHU-ko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritza graduan matrikulatutako ikasleak sar daitezke, 2022-2023 ikasturtean TFG bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkezten dutenak eta, gutxienez, 9-ko kalifikazioa lortu dutenak.

Prozedura

Epaimahai misto bat eratuko da, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko eta Kazetarien Euskal Elkargoko kideek eta Euskal Kazetarien Elkarteak osatua.

Epaimahaiak honako hauek baloratuko ditu: gaiaren interesa, zorroztasun metodologikoa eta tematikoa, narrazioaren kalitatea eta hizkuntza inklusiboa, iturrien aniztasunaren balioetan egindako ekarpena, egitateen kontrastea, eta Giza Eskubideen konpromisoa eta defentsa.

Sarira aurkezten direnek DEIALDI-an emango den izen-ematea bete eta TFG-arekin batera honako helbide honetara bidali beharko dute: info@kazetariak.eus

Epea

2023-ko urriaren 27-ko 24:00-etan: inskripzioa eta TFG bidaltzeko azken data

2023-ko abenduaren 15-eko 24:00-etan: epaimahaiaren epaia eta sariaren jakinarazpena

Hitzartu beharreko data: Saria ekitaldi publiko batean ematea

Saria

Saria irabazi duen TFG-k ekitaldi publiko batean jasoko du:

  • Kazetarien Euskal Elkargoa, Euskal Kazetarien Elkartea eta UPV/EHU egiaztatzen dituen diploma.
  • Saria eta egilea Kazetarien Euskal Elkargoaren, Euskal Kazetarien Elkartearen eta UPV/EHU-ren komunikazio-kanaletan zabaltzea.
  • TFG argitaratzea (Kazetarien Euskal Elkargoaren, Euskal Kazetarien Elkartearen eta UPV/EHU-ren argitalpen elektronikoa).
  • EHUDENDA-n gastatzeko 200 euroko bonua.
  • Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak antolatutako 2024-ko Kazetaritza Sarietarako gonbidapena.
  • Urtebeteko doako harpidetza Kazetarien Euskal Elkargoan.