Eduki publikatzailea

Kongresua

IACFS 2022 Conference

IACFS 2022 Konferentzia datorren urriaren 27 eta 28an egingo da Bilboko Bizkaia Aretoan, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiak (UPV/EHU) antolatuta.

International Association of Center for Federals Studies (IACFS) 1977an sortu zen, eta federalismoari buruzko ikerketa, hedapen eta aholkularitza arloko nazioarteko elkarte nagusietako bat da. Gaur egun, kontinente guztietako 30 zentro edo institutu afiliatu baino gehiago ditu, eta munduko herrialde federal nagusiak hartzen ditu.

IACFSren urteko Konferentzia federalismoaren arloko nazioarteko ekitaldi akademiko garrantzitsuenetako bat da. Aurtengo Konferentzian federalismo fiskala, lurraldeen arteko desberdintasunak eta nazioz azpiko finantza publikoen kudeaketa aztertu eta eztabaidatuko dira.

Konferentzia jendearentzat zabalik dago, aldez aurretik izena emanda. Halaber, ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez Ituna Agiritegiko Youtubeko kanalean edo Bizkaia Aretoaren webgunean.

Lekua: Bizkaia Aretoa, Bilbao

Eguna: Urriak 27 eta 28