Gizarte-inpaktuaren balioa hedabide publikoetan
Data
2024/10/03, 09:45
Sortu zenetik, telebista interes, eztabaida eta eragin sozial handiko gertakaria izan da. Hori dela eta, komunikabideen egungo ekosistema globalean, zerbitzu publikoa eskaintzen duten komunikabideen lerrokatzea, estrategiak eta eragin-eremua birplanteatu behar dira. Hala, urriaren 3an Bizkaia Aretoan (Bilbo) egingo den “Gizarte-inpaktuaren balioa komunikabide publikoetan” jardunaldiaren helburua komunikabideek gizartean duten balio eta eraginaren inguruan hausnartzea da, tokiko eta nazioarteko testuinguruan aurre egin behar dioten legitimitate-krisiaren aurrean.
Ezinbestekoa da hedabideen ekarpen soziala eztabaidaren muinan jartzea, ikus-entzunezko zerbitzu publikoaren etorkizun iraunkorra indartze aldera. Horretarako, irakasle eta ikerlari, profesional eta irrati telebista publikoetako kudeatzaile nabarmenek parte hartuko dute profesionalentzat, ikasleentzat eta, oro har, publikoarentzat topagune izan nahi duen jardunaldian.
Jardunaldia Unibertsitate Enpresa Gizartea Gelen baitan, ETBren Komunikazio Ikasgelan, egiten diren ekintzen barruan dago. Aipatu ikasgelak ikerketa, dibulgazioa eta trebakuntza sustatzen ditu. ETB aitzindaria izan da “EiTBren balioa eta eragin soziala 2023an” izeneko txostena bultzatzen, ikus-entzunezko zerbitzu publikoen egungo erronkak eta iraunkortasuna azpimarratuz.
Egitaraua:
-
9:45-10:00:
-
Jardunaldiaren hasiera
- Ordezkapen instituzionala (UPV/EHU, EITB)
-
-
10:00-11:00:
-
Ponentzia: Gure gizartea hobetzen duten hedabideak: EITB europear testuinguruan
-
Hizlaria: David Fernández Quijada. South180-eko Ikerketa zuzendaria eta sortzaileetako bat
-
-
-
11:15-11:30: Coffe-break
-
11:30-13:00:
-
Mahai-ingurua: Komunikabideak: gizarte-inpaktua, ebaluazioa eta berrikuntza
-
Hizlariak:
- Juan Carlos Miguel. UPV/EHU. Katedraduna Publizitate eta Ikus-entzunezko komunikazio sailean.
- Azahara Cañedo. Gaztela-Mantxako Unibertsitatea. Komunikazio Fakultateko irakaslea.
- Marta Rodríguez-Castro. Santiagoko Unibertsitatea. Komunikazio Zientzien saila
- Moderatzailea: Miguel Angel Casado. UPV/EHU. Irakasle Osoa Publizitate eta Ikus-entzunezko komunikazio sailean
-
- 13.00-14:30:
- Esperientzia aitzindarien aurkezpena: Gizarte-inpaktuaren neurketa hedabideetan
- Hizlariak:
- Isabel Octavio. Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko Zuzendaria. EITB
- Ignacio Gomez. Zuzendaria Digital & Research. RTVE
- Tomas Coppens. Senior Researcher VRT
- Moderatzailea: Andoni Iturbe Tolosa. Irakasle agregatua Publizitatea eta Ikus-entzunezko komunikazio sailean.
Antolatzaileak:
- EITB Komunikazio Gela
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- EITB