Eduki publikatzailea

Gaztenpatia: bilera informatiboa

UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak eta Garapenerako Lankidetza Bulegoak GAZTENPATIA programan   parte hartzera gonbidatzen zaituzte.

Gaztenpatia Euskal Fondoaren eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) ekimen bat da; horren bidez, unibertsitateko ikasleek aukera dute curriculumeko praktikak edo boluntariotza praktikak, baita Gradu Amaierako Lanak (GRAL) ere, El Salvadorren, Kolonbian eta Guatemalan dituzten garapenerako lankidetza proiektuetan egiteko.

Gehiago jakiteko:

Bilera informatiboa

Gaztenpatia proiektuan parte hartzeko asmoa edo interesa baldin baduzu, datorren ostegunean, 2022ko abenduaren 1ean,

14:30ean, bilera informatibo batean itxarongo dizugu.
Tokia: 6D21 aretoa, Bizkaiko Campuseko Liburutegi Nagusiaren eraikineko 6. solairuan (Leioa)

Zure zain gaude!