Gazte Olimpic Team Lehiaketa: Rioko Olinpiar Jokoetara joateko aukera
Data
Noiztik 2015/10/15 Noiz arte 2015/12/15, 00:00 - 23:59

Gazteaukera atariak eta Basque Team-ek 2016ko Rioko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetara joateko aukera emango diete 8 gazte blogariri
Gazte Olimpic Team lehiaketak zortzi blogari aurkitu nahi ditu 2016ko udan Rion jokatuko diren kirol jardueren testigantza eman dezaten.
Irabazleek olinpiar jokoetako jarduera ugaritara joan eta Basque Team-eko euskal kirolariekin harremanetan egoteko aukera izango dute.
Lehiaketan parte hartzeko, "Euskal Selekzioak 10 domina eskuratu ditu Olinpiar Jokoetan" delako gaiari buruzko idazlana edo bideoa bidali behar da Gazteaukera webgunearen bidez.
Lanak aurkezteko epea: 2015eko urriaren 15etik abenduaren 15era.
Informazio gehiago, gazteaukera atarian:
http://www.gazteaukera.euskadi.eus/r58-gbh001/eu/contenidos/noticia/gaztebizhitza_lehiaketa_rio/eu_def/index.shtml
Harremanetarako: gazteaukera@gmail.com